Autobusen sareari buruzko ohiko galderak

Zenbatero igarotzen dira autobusak? Maiztasuna aldatu egiten al da asteburuetan?
Lanegunetan, autobus gehienak 10 minuturo pasatzen dira. Jaiegunetan, 20 minuturo, oro har. Ikusi ordutegi zehatzak lineak eta ibilbideak orrialdean.
Zenbat linea ditu autobusen sare berriak eta nola daude antolatuta?
Autobusen Sareak 10 linea ditu egunez. Lineek benetako sarea osatzen dute, eta hiri osoa konektatzen dute hiriaren erdialdetik igaro beharrik gabe.
Jakin dezaket nire mugikorraren bidez noiz pasako den autobusa?
Bai, denbora errealean jakin dezakezu zenbat falta den autobusa iristeko, VGBus aplikazioaren bidez.
Zein ordutan hasi eta amaitzen da autobus zerbitzua? Eta asteburu eta jaiegunetan?
  • Arau orokor gisa, zerbitzuak goizeko 7etan hasten dira lanegunetan eta larunbatetan. Ordu hori baino lehen zerbitzu bereziak daude, goizeko 5etatik aurrera eta beharrezkoak diren autobus aldaketa guztiekin, industrialdetako sarrerak errazteko.
  • Zerbitzua ordubete geroago hasten da jaiegunetan.
  • Lanegunetan eta jaiegunetan, oro har, autobusen azken zerbitzua 22:20an irteten da linearen hasierako geltokitik. Zerbitzua ordubete gehiagokoa da larunbatetan.
  • Gautxoriek zerbitzu jarraitua bermatuko dute ordutegi arruntetik kanpo.
Zeintzuk dira autobusen tarifak? Existitzen al dira iraupen ezberdinetako abonamenduak eta talde berezientzako hobariak?
Tarifak prezioen taulan daude jasota.
Zenbat urtetik aurrera ordaindu behar dute autobusa umeek?
Bost urte betetzen dituztenetik.
Zein da garraiobide aldaketaren kostua?
Txartela balioztatu (zulatu) behar da autobus aldaketak egitean?
Bai, beharrezkoa da kasu guztietan. Garraiobideen arteko aldaketak (bai autobusen artean bai tranbiarekin) lehen baliogabetzea egin eta hurrengo 50 minutuetan izan behar da, betiere BAT txartelarekin ordaintzen bada.
Mugatuta al dago haurren orgak eta gurpildun aulkiak erabiltzea hiriko autobusetan?
Autobusek 2 toki eduki ohi dituzte gurpildun aulkientzat erreserbatuta. Haurren orgek leku hauek erabil ditzakete, okupatuta ez badaude. Edozein modutan, geltoki berean igotzen badira, gurpildun aulkian bidaiatzen duten erabiltzaileek izango dute lehentasuna.
Zein informazio dago autobus geltokietan?
  • Autobusen sare osoaren planoa.
  • Geltokitik igarotzen diren lineen plano xehea, linea horien ibilbidean zehar dauden geltoki guztien kokapena, eta linea bat baino gehiagorako geltoki izanik autobusez aldatzeko aukera ematen dutenen kokapena.
  • Autobusen maiztasuna.
Zer dira azken geltokiak?
Lineetako azken geltokiak dira; bertan pertsona guztiek jaitsi egin beharko dute autobusetik. Behin autobusetik jaitsi direlarik, txartela ordaindu beharko dute berriro igo nahi badute. Gaur egun 3, 5, 6, 7, 9 eta 10 lineetan bada azken geltokia, horietan ibilbidea antzekoa delako noranzko bietan.

Nondik dabiltza hiriko autobusak? Autobus lerroak al dituzte?
Hiriko autobusak gainerako zirkulaziotik bereizita mugitzen dira, autobus lerroetan zehar, ahal denean. Zenbait kasutan katazuloak (autobus lerro laburrak) sortu dira zirkulazio handia duten bidegurutzeetan, autobusek auto ilarak saihestu ahal izan ditzaten. Garraio publikoari lehentasuna ematen dion erregulazio semaforikoa ere badago.

Kale batzuek ez daukate zabalera nahikorik autobus lerroa egiteko; kasu horietan autobusak gainerako ibilgailuak doazen lerroetatik mugitzen dira.
Zerbitzuak daude industrialdeetara? Zein dira bere ordutegiak?
Sare berria hiriko industrialdeetara ere iristen da, Jundizera barne, eta bere ordutegiak langileen sarrera eta irteera ordutegietara moldatuta dituzte.
Ba al dago gaueko zerbitzua (Gautxoria) ostiral eta larunbatetan? Zein da bere maiztasuna?
Gautxorien sarea 5 lineak osatzen dute. Linea hauek hiriaren erdigunea eta auzoak modu erradialean lotzen dituzte. Zerbitzu honen maiztasunari 30-60 minutukoa da.
Zeintzuk dira geltoki nagusiak?
Bake kalekoak, Prado kalekoak eta Katedralekoak lineen eskaintza zabala daukate.
Zenbat denbora behar da edozein bidaia egiteko?
Bidaia denbora ez dago inoiz 35 minututik gora.
Erabili ahal dituzte beste ibilgailu batzuek autobus lerroak?
Bai, taxiek eta larrialdietako ibilgailuek.
Non koltsultatu ditzaket BEI-ren inguruko ohiko galderak?
Horretarako prestatutako webgunean: BEI buruzko ohiko galderak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.