Kutsadura elektromagnetikoa

Contaminación electromagnética

Instalazio irrati-elektrikoak non dauden jakiteko tresnak

Gasteizko Udalak antenen datu-basea du, eta administrazio dosierretan jasotako informazioa (teknikoa eta ingurumen eta hirigintza arloetakoa) laburtzen da bertan.

Instalazio irrati-elektrikoak (informazioa eskuratzeko sakatu ikonoetan).

Halaber, Gasteizko Udalak monitore sarea(Beste leiho batean irekiko da) ere badu, eta horren bidez, antenen eremu elektromagnetikoaren mailak neurtzen dira etengabe. Sarea 6 monitore mugikorrek osatzen dute eta hiriko gune estrategikoetan kokatzen dira telefonia mugikorreko estazioetatik datozen eremu elektromagnetikoak ebaluatzeko. Sarera joz gero, monitore bakoitzak gure interesekoak diren egunetan hartutako datuak kontsulta ditzakegu, bai estazio aktiboetako datuak bai ebaluatuetakoak.

Etxebizitzetatik hurbil instalazio irrati-elektrikoak antzematen dituzten herritarrek horien legezkotasuna konprobatu ahal dute, nahi izanez gero,Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak duen antenen datu-basean kontsulta eginda. Ministerio horrek instalazioei eta horien inguruko eragin-mailari buruzko argibideetarako on-line zerbitzua(Beste leiho batean irekiko da) du.

Udalaren jardun estrategia

Gasteizko Udalak arlo honetan duen estrategia ondoren adierazten diren ildoetan oinarritzen da:

  • Araudiari zehatz jarraitzea. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak (organo eskumenduna) antena baimentzen du, ondoren proiektuak hirigintza araudia bete eta emisio maila egiaztatzen denean, Udalak irekitze lizentzia emango dio.
  • Eremu elektromagnetikoko mailak etengabe neurtzea. Horretarako arestian aipatu den monitore sarea baliatzen da.
  • Instalazioak eraikin batean duen integrazioaren hirigintza-kontrola, telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen ordenantzari jarriki.
  • Udalaren datu-basea. Bertan instalazio irrati-elektriko hori Administrazioaren kontrolpean dagoen, dituen ezaugarri teknikoak eta emisio maila kontsulta daiteke on line.

pdf Neurketen laburpena duten taulak

Hasierara itzuli

Araudia

Hasierara itzuli

Ikerketak eta txostenak

Beti izan ditugu inguruan eremu elektromagnetiko naturalak (eguzki erradiazioak) eta artifizialak (instalazio elektrikoak, irrati eta telebistak, etxetresna elektrikoak), eta ez gara kezkatu. Hala ere, goi tentsioko linea elektrikoek, transformazio-guneek eta telefonia mugikorreko estazioek kezkatu egiten dituzte herritarrak. Erakunde adituek egindako txostenek erakusten dutenez, uhin hauek, maila baxutan, ez dira osasunerako kaltegarri. Horrela adierazten du Osasunaren Mundu Erakundeak 2006ko maiatzean argitaratutako ohar batean(Beste leiho batean irekiko da).

Guregandik hurbilago dauden elkarteei dagokienez, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak pdf liburuska bat argitaratu du eta bertan eremu elektromagnetikoen eta osasunaren arteko lotura azaltzen du. Osasun eta Kontsumo Ministerioak ere pdf Eremu elektromagnetikoak eta osasun publikoa (74,3 KB) izeneko txostena prestatzeko eskatu die aditu independenteei. Bestalde, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak pdf telefonia mugikorreko anteei buruzko txosten teknikoa (556 KB) prestatu zuen 2006an, eta bertan esposizio mugen oinarri zientifikoetan sakontzeko alderdi nagusiak jorratzen dira.

Hasierara itzuli

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.