Euskara - Planak

imagen ilustrativa

Indarrean dauden planak

Euskara Zerbitzuak bi alorretan egiten du lan: batetik, Udalaren barnean bertan euskararen erabilera normalizatzeko, eta, bestetik, hirian euskararen sustapenean.

Hori horrela, Euskara Zerbitzuaren zereginik nagusietako bat da udal zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea bermatzea, eta, horretarako, udal langileen euskara-gaitasuna handietzea eta erabilera sustatzea.

Era berean, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (AROA) helburua da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; eta maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea

Bi plan horiek, Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Plana eta Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (AROA), 2024ko maiatzaren 24an eta apirilaren 19an hurrenez hurren onartutakoak, Udalaren hizkuntza-politikaren oinarria dira. Era berean, erakundeen eta gizarte eragileen arteko koordinazioa lortzeko eta euskara sustatzera eta normalizatzera bideratutako ahaleginak optimizatzeko tresna dira.

Bestelako dokumentu interesgarri

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: