Herritarrei interes publikoko eta udal-eskumeneko gaien inguruko iritzia emateko aukera ematen dien partaidetza-tresna bat da herritar-kontsulta. Emaitzak lotesleak dira.
Parte hartzea orobat da Herritarren Parte-hartzearen Araudian jasota dauden herritarren eskubideak baliatzea, bertan arautzen baitira informazio- eta partaidetza-bitarteko eta prozedurak.
Elkargune eta auzoguneetan lantzen diren gaiak herritarren postontzian jasotzen dira. Irekitako edozein haritan parte har daiteke, edo eztabaida-gai berriak ireki.
Partaidetza-prozesuek herritarren eztabaida bermatzen dute, eta ikuspegiak kontrastatzeko aukera ematen, interes publikoko gaietan erabakiak hartzeko orduan.
Partaidetzarako eta herritarren eztabaidarako, eskubideen inguruko informazioa eta aholkularitza behar da, baita eskubideen defentsaren ingurukoa ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.