Mota desberdineko soinu-iturriek osatzen dute hirietako kutsadura akustikoa: Horiei aurre egiteko erakunde administratibo desberdinen esku-hartzea eskatzen da, bakoitzaren ezaugarri teknikoen eta jatorriaren arabera.
Indarrean dagoen Zarata eta bibrazioen aurkako udal ordenantzak (2010eko abendukoa da) bost multzotan banatzen du zaraten tipologia, horien kudeaketa (nola prebentiboa, hala aringarria) hobeto bideratu asmoz. Honako hauek, hain zuzen ere:
Multzo honetan jatorri hauetako zaratak sartzen dira: ostalaritza-jarduerak (musika, hotsak, objektuek talka egitea, motorrak...), supermerkatuak (salgaien zamalanak, barne-garraioa, megafonia, makina-aretoa), ibilgailuen zaindegiak (haizagailuak eta ibilgailuak sartzeko ateak), mekanika- eta automozio-lantegiak, metalezko eta egurrezko aroztegiak, girotze-instalazio eta -tresneria, okindegiak eta antzekoak, gimnasilekuak, erlijio zentroak, etab.
Soinu-inbasio horiek guztiak hasieran udal zerbitzu teknikoek kontrolpean hartutako jarduerek sortzen dituzte. Alabaina, hirian bada 1990ean akustikaren alorra lehen aldiz arautu baino lehenago emandako baimenik, batez ere ostalaritzaren eremuan.
Alor honetan herritarrek egindako erreklamazio-kopurua handia da oraindik, (urtero 200 inguru), eta batez ere establezimendu antzinakoenenetan pilatzen da; izan ere, holakoek ez daukate soinu-isolamendu egokirik. Gertuko bizilagunak babesteko.
Udalak hiru motatako neurriak bideratzen ditu era horretako kutsaduraren aurka:
Halako zaraten enbarazuek jasaten duen orokoren esku dago Zaratak neurtzeko eskaria bideratzeko aukera.
[igo]
Oro har, zarata hauek eraikinetako instalazioek sorturiko zarata Proiektuaren eta Obra Lizentziaren bidez kontrolatzen dira hasieran, eta gerora, Eraikuntza Kode Teknikoaren Zaratetatik babesteko oinarrizko agiriaren (DB-HR) araberako obra amaieraren deklaraziotik aurrera egiten diren ikuspenen bitartez.
Alabaina, zenbait instalazio mota bereziren gainean Udalaren jarduera lizentziaren bidez kontrol osagarria bideratu izan ditu Eusko Jaurlaritzaren araudiak. Instalazio mota horiek (galdara-gelak, Transformazio elektrikoko zentroak eta ibilgailuen zaindegiak) ingurumen esku-hartzekotzat jo izan dituzte, nola dagoeneko indargabetuta dagoen 171/85 Dekretutik, hala Zerbitzuei buruz Europako Parlamentuaren 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko Legeraino.
Berariazko instalazio horien tratamendua Aurretiazko jakinarazpenaren bidezkoa da; beraz, ez da beharrezkoa proiektu teknikoa aurkeztea, ez eta ireki aurretiaz jarduera baimena edukitzea ere.
Errepide, trenbide eta aireportuetako trafikoak sortutakoak sartzen dira multzo honetan. 1367/07 Errege Dekretuaren arabera, Hiri Zarataren Mapa izeneko hirigintza-tresna eduki behar da nahitaez.
Hiri Zarataren Mapa hirigintza-dokumentu bat da, udalerria ikuspegi akustikotik kalifikatzeko asmoduna. Horrek hiri garapen berriak aurretiazko soinu-iturriekin talka egin gabe bideratzeko aukera ematen du, bai eta gune akustikoki akastunak hobetzeko irtenbideak diseinatzekoa ere. Vitoria-Gasteizko Zarataren Mapa Estrategikoa
Zarataren Mapatik abiatuta, Gasteizko Soinu-giroa Hobetzeko Ekintza Plana onartu da.
Halaber, Babes Akustiko Bereziko Eremuak izendatu dira.
Udalak errepide, trenbide eta aireportuetako trafikoak sortutako zaraten monitore sarea osatu du, hiru auzi garrantzitsuren inguruko informazioa bildu nahian:
Azkenik, garrantzitsuak dira baita zarataren adierazleak, zarata mota honen kasuan 1367/07 Errege Dekretuan ezarritakoak baino zarata maila altuagoak jasan beharrean bizi den jende-kopuruaren bilakaera kalkulatzeko lagungarriak. Adierazleek hiriak zarataren inguruan duen egoerari buruzko ideia orokorra ematen dute, bai eta denboran zehar izan den eboluzioarena; azkenik, hainbat udalerriren arteko konparazioak egiteko aukera ere ematen dute.
Zarataren adierazleak Tokiko 21 Agenda n aurkezten dira urtero
Ingurumen eta Iraunkortasun Sailak ez dauka auzokideek sorturiko zaraten gainean (musika edo telebista ozen, zaindu gabeko txakurrak,, etxe barruan egindako festak, gauez egindako lanak, mugimendu zaratatsuak, etab.) ezer kudeatzeko legezko babesik; izan ere, zarataren 37/03 Legeak baztertu egiten dio berariaz.
Udaltzaingoak zarata mailaren neurketak egiten ditu, eta interesatuei ematen dizkie emaitzak, bizi zibiletik erreklamaziorik jarri nahi luketenek egozketa-froga gisa erabil ditzaten.
Bide publikoan ugari dira soinu-iturri gogaikarriak, eta sarritan Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren aurrean erreklamazioak aurkeztea eragiten dute:
Gaur egun zarata-iturri horiek guztiak (azkena izan ezik) udal sailek emandako baimenen bitartez kudeatzen dira. Baimenak indarreko zaratei buruzko Ordenantzaren 31. artikuluaren arabera ematen dira; artikulu horretan zehazten dira kasuan kasuko zarata mailaren mugak.
Udaltzaingoari baimen horien berri ematen zaio, behar izatera kontrola ditzan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.