Gizarte prestazioak

Pertsonek eta familiek oinarrizko premiei (elikadura, etxebizitza, arropa, energia, osasuna eta bestelako gastu pertsonalak) aurre egiteko laguntzak.

Laguntzak eta baliabideak

Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) / (AES)

Alokairua ordaintzeko, maileguak amortizatzeko, energiarako, etxebizitza mantentzeko edo etxebizitzarekin zerikusia duten zorrak ordaintzeko laguntza ekonomikoak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua bertan edukitzea, gutxienez eskabidea aurkezten den eguna baino sei hilabete lehenagotik.
  • Norbere kabuz bizitzen urtebete eramatea.
  • Baliabide nahikorik ez izatea.

Araudia

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (euskadi.eus)(Beste leiho batean irekiko da) – GLLei buruzko Agindua, 2023ko urtarrila

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (euskadi.eus)(Beste leiho batean irekiko da) –Aldatzeko Agindua, 2023ko maiatza

BOE-A-2023-1405 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena.(Beste leiho batean irekiko da)

Informazioa eta eskabideak, bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo pertsona artatzen den gizarte-zerbitzuan. Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako laguntza beharrezkoa eta egokia den.

Udal prestazio ekonomikoak eta ez-ekonomikoak

Alor hauekin loturiko oinarrizko premiak betetzeko laguntza ekonomikoak eta baliabideak: elikadura, higienea, arropa, oinetakoak, etxebizitza, osasuna, energia, etxebizitzarekin zerikusia duten zorrak ordaintzeko, prestakuntza-jarduerekin loturiko gastuak eta ehorzketa gastuak.

Betekizunak

  • Adinez nagusi izatea.
  • Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea, eta benetako bizilekua bertan edukitzea, etenaldirik gabe, gutxienez eskabidea aurkezten den eguna baino sei hilabete lehenagotik. Betekizun hori ez da beharrezkoa jantoki sozialerako.
  • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea.
  • Pertsonak eta familiak familian esku hartzeko planean ezarritako ekintzetan parte hartzeko konpromisoa hartzea.

Araudia

Udal Prestazioen Programa Arautzeko Ordenantza

Informazioa eta eskabideak, bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo pertsona artatzen den gizarte-zerbitzuan. Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako laguntza beharrezkoa eta egokia den.

Elikagaien-bankua

Pertsonek eta familiek oinarrizko elikagai eta higiene-produktuak eskuratzeko laguntzak. Elikagaien Bankuarekiko hitzarmen baten bidez ematen da.

Informazioa eta eskabideak, bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo pertsona artatzen den gizarte-zerbitzuan. Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako laguntza beharrezkoa eta egokia den.

Etxebizitza

Etxebizitza-eskubide subjektiboa:

Lanbiden eta/edo Zuzenean zerbitzuan izapidetzen dira.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD)

Baliabide nahikorik ez duten pertsonen oinarrizko premiak betetzeko eta lana aurkitzen laguntzeko laguntza ekonomikoak eta baliabideak dira.

Lanbiden eta/edo Zuzenean zerbitzuan izapidetzen dira.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/gizartezerbitzuak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.