Prestakuntza Atala

Telefonoa: 945 16 16 16

Helbide elektronikoa: promocioneconomica@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren Kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz

Funtzioak

  • Zerbitzuaren jarduera-arloarekin zuzenean edo zeharka lotutako proiektuak, metodologiak, zerbitzuak eta lankidetza-hitzarmenak proposatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.
  • Lan-merkatuaren eskaerak eta beharrak ikertzea, interpretatzea eta zabaltzea, bai herritarren eskaintzan, bai eskarian, lan-merkatuarekin bat datozen prestakuntza-ekintzak garatzeko.
  • Prestakuntzarako udal-politika aktiboak diseinatzea, proposatzea eta haien katalizatzaile gisa jardutea, probintzia-, autonomia- eta estatu-mailako administrazioek horretarako diseinatzen dituzten politikekin bat etorriz.
  • Prestakuntzaren arloko jarduerak babestu eta/edo gauzatzea beste entitate eta erakunde batzuekiko (tokikoak, probintziakoak, erkidegokoak eta/edo estatukoak) lankidetzan, enpleguari dagokionez bereziki zaurgarriak diren kolektiboei zuzenduta.
  • Ignacio Ellacuría eta CETIC prestakuntza-zentroak eta horiei atxikitako langileak kudeatzea, eta zentro horien ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren hornidurak, bulegoko materialak eta softwarea erostea.
  • Langabeek laneratzeko dituzten aukerak aztertzea, ebaluatzea eta hobetzea, lanbide-prestakuntzako jarduerak antolatuz eta emanez.
  • Lan-merkatuan hedatzea, bitartekari izatea eta erraztasunak ematea, lurraldeko enpresetan prestakuntza-praktika profesionalen zerrenda sustatuta.
  • Herritarren artean IKTak eta gaitasun digitalak erabiltzeko ekintzak bultzatzea eta ezartzea, enplegagarritasunerako funtsezko tresna gisa.
  • Logistika- eta eraikuntza-sektorean jarduera sustatzea, horretarako egokitutako gune berrietan hainbat jarduera eginez.

Instalazioak

Prestakuntza-zentroak kudeatzea:

Ignacio Ellacuría.

CETIC.

Udal antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.