Enplegu Atala

Telefonoa: 945 16 16 16

Helbide elektronikoa: promocioneconomica@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren Kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Zerbitzuaren jarduera-arloarekin zuzenean edo zeharka lotutako proiektuak, metodologiak, zerbitzuak eta lankidetza-hitzarmenak proposatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.
  • Lan-merkatuaren eskariak eta beharrak ezagutzea, bai eskaintzari dagokionez (enpresek dituzten beharrak lanbide-profilei dagokienez), bai biztanleriaren eskariari dagokionez.
  • Laguntzak diseinatu eta kudeatzea (bai udal-arlokoak, bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan emandakoak), udalerriko enpresek kalitatezko kontratazioa eta enplegua sustatzeko.
  • Enpleguaren, prestakuntzaren, orientazioaren eta bitartekotzaren arloko jarduerak babestea, diseinatzea, planifikatzea eta kudeatzea, modu autonomoan edo kalteberak diren pertsonei zuzendutako tokiko, probintziako, autonomia-erkidegoko eta estatuko erakundeekin lankidetzan.
  • Lan-merkatuan bitartekari-lanak egitea, bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esparruan (enplegu-agentzia gisa), bai udalaren eskumen-esparruan (enplegu-foroa).
  • Langabeek laneratzeko dituzten aukerak aztertzea, ebaluatzea eta hobetzea, lanbide-orientazioko jarduerak eta enplegu-plan espezifikoak eta/edo enplegu-prestakuntza antolatuz eta emanez.
  • Udalaren enplegu-politika aktiboak diseinatzea, proposatzea eta katalizatzaile gisa jardutea, probintzia-, autonomia- eta estatu-mailako administrazioek horretarako diseinatzen dituzten politikekin bat etorriz.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.