Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana
Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana 2010-2015 (dokumentu nagusia) (gaztelaniaz, 9 MB)
Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana 2010-2015 (eranskinak) (gaztelaniaz, 8 MB)
Plan honen xedea da bizikleta garraiobide modura bultzatzea eta hiriko joan-etorrietarako automobil pribatuaren erabilera murriztea. Bizikleta eta garraio publikoa konbinatzea ere aurreikusten du.
Planaren onurak hauek lirateke:
- Biek ala biek tokiko mugikortasunean betetzen duten lekua sendotuko da.
- Hiriko kaleetan gas kutsatzaileen igorpena eta zarata maila murrizten lagunduko du.
- Espazio publikoa berrantolatzeko oinarri gisa erabil daiteke, garraiobide modu bakoitzari ematen zaion espazioa orekatuz.
Helburuak
- Bizikleta bidezko mugikortasuna hiriko gainerako mugikortasun moduekin integratzea.
- Bizikletarentzako azpiegitura egokiak garatzea.
- Herritarrek bizikleta ohiko garraiobide gisa erabil dezaten sustatzea.
- Bizikletaren eta beste mugikortasun modu batzuen arteko gatazkak saihesteko eta konpontzeko neurriak proposatzea.
- Herritarren parte hartzea sustatzea bizikleta bidezko mugikortasunaren garapenean.
Programa operatiboak
Plana hainbat programa operatibotan egituratuko da, bizikleta bidezko mugikortasunaren alderdietako bakoitza modu espezifikoan garatzeko: araudia, azpiegiturak (bidegorrien sarea eta bizikleten aparkalekuak), bizikleta publikoa, bizikleten borondatezko erregistroa, parte hartzea, komunikazioa, kudeaketa eta kontrola.
Lotutako informazioa
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra - Esteka interesgarriak
- Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorra berrikustea - Dokumentazioa
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Proiektu bukatuak edo beste udal sail batzuetara igarotakoak
- Vitoria-Gasteizko Udalaren bizikleta erregistrorako zerbitzua
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.