Oinez mugitzea
Hiri-egitura konpaktua
Vitoria-Gasteizek oinez mugitzea eta leku guztietara iristea errazten duen hiri-egitura konpaktua dauka.
Hirigintza aldetik historikoki egindako planteamenduak, gainera, erdigunearen eta beste auzoen arteko distantzia kilometro bat baino txikiagoa izatea eragin du, industriguneak eta udalerriko herri txikiak aparte utzita.
Erdigunea
Erdigunean badago merkataritza jarduera sendoa duen oinezkoen esparru bat.
Oinezkoentzat dira, osorik edo partzialki, Diputazio kalea, Jesusen Zerbitzarien kalea, Prado kalea, Posta kalea, Eduardo Dato kalea, Arkaren plaza, San Prudentzio kalea, Foru kalea, Independentzia kalea, Alava Jeneralaren kalea, Antso Jakituna eta Angulema kalea.
Mapa
Oinezkoentzako guneak zenbatuta:
Kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko plana
Kaleak oinezkoentzat berreskuratzea da, hain zuzen, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren helburuetako bat, hirian oinezkoen sare bat osatzea proposatu baita bertan. Etorkizuneko sare hau 70 kilometrokoa izango da eta hiriko edozein alde oinezkoen bideez lotuko du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.