- Ekainak 28 asteartea
- Uztailak 5 asteartea
- Uztailak 11 astelehena
- Uztailak 14 osteguna
- Uztailak 19 asteartea
- Irailak 15 osteguna
- Urriak 20 osteguna
- Azaroak 17 osteguna
- Abenduak 1 osteguna
Enpresa eta pertsona ekintzaileentzako prestakuntza
Hurrengo jardunaldi eta lantegien agenda
Prestakuntza
- Ekintzaileentzako berariazko prestakuntza (ikastaroak, mintegiak, lantegiak...), ekiteko trebetasunak indartu, negozio ideia aztertu, enpresa plana landu, eta enpresa-kudeaketako oinarrizko tresnak ezagutzeko, proiektua aurrera eramateko osagarri eta euskarri gisa.
Informazio gehiago: Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren barruko prestakuntza. - Prestakuntza eskaintza orokorra hainbat arlotan: aurrez aurre edo e-learning bidez egin daiteke.
Informazio gehiago: Enplegurako prestakuntzarako eskaintza kontsultatu. - Mikroenpresa digitala (SPRI): Mikroenpresei (10 langile baino gutxiago) eta autonomoei zuzendutako bi orduko doako ikastaroak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz enpresa-lehiakortasuna hobetzea sustatzeko xedearekin.
Informazio gehiago: Mikroenpresa Digitala.
Enpresa jardunaldi eta lantegiak
- Enpresa sendotzeko programa. Lantegi laburrak, gehien bat praktikoak, enpresaren kudeaketa eta plangintzarekin lotutako erabakiak hartzea ahalbidetzen duten alderdi estrategikoei buruz.
Informazio gehiago: Enpresa sendotzeko programaren lantegiak. - Itun Berdeko Enpresen Topaketak. Topaketa hauetan ideien, jarduera egokien, iritzien eta esperientzien trukerako ingurune egokia sustatu nahi da, bertako enpresek hiriarekin eta ingurumenarekin hartu duten konpromisoa agerian jartzeko balioko duena.Itun
Informazio gehiago: Egindako topaketak.
Egindako jardunaldiak
- CoColab. Elkarlanari eta kolaborazioaren ekonomiari buruzko jardunaldia. Urtero egiten den jardunaldia, coworking eta lankidetza mota ezberdinei buruzko esperientziak azaldu eta partekatzeko.
Informazio gehiago: CoColab. Egindako edizioak. - Ekonomia berriaren foroa. Ekonomia berriak ezagutaraztea zen helburua, oraintxe gertatzen ari dena kontatuz eta benetako eta gertuko adibideen berri emanez; orobat, garapen iraunkorra ahalbidetuko duten erronka berriei erantzuteko nolako bilakaera behar dugun hausnartu nahi zen.
Informazio gehiago: Ekonomia berriaren foroa
Lotutako informazioa
- Enpresentzako zerbitzuak, laguntzak eta dirulaguntzak...
- Ekintzailetza: Enpresa bat sortzeko baliabideak
- Enpresak eratzeko laguntzei buruzko ohiko galderak
Informazio hau partekatu
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.