Ekitea - Informazioa eta aholkularitza
Proiektua abian jartzeko laguntza ematen dizugu, era integral eta pertsonalizatuan. Inportanteena zeu zara: zure profila aztertu eta zurekin batera lan egiten dugu, zure negozio ideia enpresa proiektu bihurtzeko.
Behar dituzun informazioa eta tresnak jartzen dizkizugu eskura, negozio plana landu, arrakasta aukerak aztertu eta proiektu bideragarria bihurtzeko bete beharreko alderdiez hausnartzeko.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutu nahi badituzu, hitzordu bat eskatu dezakezu, elkarrizketa pertsonal baterako.
Gainera, Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralean har dezakezu parte.
Ekintzailetzari buruzko on-line kontsultak
Ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:
- Formulario honen bidez.
- Posta elektronikoz: infoempresas@vitoria-gasteiz.org
Ekintzaileentzako aurrez aurreko edo telefono bidezko elkarrizketa
Enpresa-ideia bat duten pertsonei zuzendutako elkarrizketa pertsonala. Bertan ekintzaileentzako udalaren zerbitzuen inguruko informazioa (prestakuntza eta aholkularitza, udalaren enpresa zentroak eta diru laguntzak,...) eta ekintzailetzarekin zerikusirik duten auziak (izate juridikoak, lege-izapideak eta haien kostuak, diru laguntzak, negozio-plangintzak,...) azalduko dira.
Noiz
- Astelehenetan, 9.00 - 10.00, 10.00 - 11.00 edo 12.00 - 13.00.
- Astearteetan, 10.00 - 11.00, 12.00 - 13.00 edo 13.00 - 14.00.
- Ostegunetan, 10.00 - 11.00, 12.00 - 13.00 edo 13.00 - 14.00.
- Ostiraletan, 9.00 - 10.00, 10.00 - 11.00 edo 12.00 - 13.00.
Non
- Aurrez aurreko elkarrizketa: San Martineko udal bulegoetan.
- Telefono bidezko elkarrizketa: hitzorduaren egunean eta orduan eskatzailearekin harremanetan jarriko gara. Aholkularitza osatzeko, posta elektronikoz bidaliko ditugu ekintzailetza-prozesuan erabilgarri diren dokumentuak edo estekak.
Izen-ematea
010 informazio-telefonoan (945 16 11 00).
Finantzaketa
Baliabideak
- Enpresa sortzeko jarraibideak
- Enpresak eratzeko laguntzei buruzko ohiko galderak
- Lotura interesgarriak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.