Sormena eta aisialdia: lehiaketak eta jarduerak
Gazteria Zerbitzutik, hainbat jarduera, lantegi eta lehiaketa eskaintzen dizkizugu zure aisialdiaz gozatzeko eta zure ideiak eta sormena garatzeko.
XtraClub
12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako programa. Lantegiak, txangoak, hiriko irteerak, abentura eta kirola, kultur-bidaiak...
Gauekoak
Aisialdi alternatibo eta osasungarriko programa 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Programaren ardatzak kultura, kirola eta aisialdia dira eta asteburuetan garatzen da.
Haziak: Ideia Gazteen Lehiaketa
14 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzea du helburu lehiaketa honek. Saritutako ideiek laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa jasotzen dute.
Betebeharrak eta lehiaketaren oinarriak ikusi
Gazte Klik Klak eta Tetrapack
Gazte Klik Klak bideo eta argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat.
Lehiaketan saritutako lanen egileek, argazki nahiz bideo berriak ekoizteko aukera dute Tetrapack izeneko sormen- eta prestakuntza-prozesuari esker.
Gazte Arte – Gazteentzako arte-lantegiak
Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat: pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, komikiak...
Prosezu sortzailea hiru fasez osatuta dago: lehiaketa, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.
Gazte Hitzak
Gazte Hitzak 14 urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa da, gazteen artean sormen literarioa bultzatzeko. Gaia librea da, eta generoa, fikzioa.
Saridunek, sari ekonomikoa, Euskadiko idazle ospetsuek emandako laguntza eta sormen-orientazioa, eta beren lanen publikazioa jasotzen dute.
Gazte Factory
14-30 urte bitarteko gazteentzako espazioak dira. Bertan, zuk sortzen duzu eta zure ikuspegi berbera duten beste gazte batzuekin harremanetan jarri eta gauza berriak probatuko dituzu.
Gaiak: manga eta animea eta hiri-dantzak. Beste batzuk proposatzeko aukera duzu.
Asteburuetan eta gizarte etxeetan garatzen da.
Kirol bidean kanpaina
12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako kirol-jardueren programa.
Urtean 2 programa eskaintzen dira: bata udaberri-udan eta bestea udazken-neguan.
Lehiaketen deialdiak
Ikus itzazu gazteentzako aukeratu ditugun sari eta lehiaketen deialdiak: zinema, dantza, kartelen diseinua, argazkilaritza, literatura, musika, plastika eta beste batzuk.
Gazteen lonjak
Gazteen lonjak modu egoki eta seguruan gozatzeko gutxieneko baldintzak eta gomendioak.
Gazte lonjak erabiltzeko gomendioak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.