Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasari buruzko ohiko galderak
Nola kalkulatzen da zabor tasaren kuota?
Tasaren kuota urtekoa da; Zenbatekoa higiezinaren erabileraren, azaleraren eta, hala badagokio, jardueraren arabera zehazten da.
Zabor tasaren titular gisa ageri den pertsona alda dezaket?
Ondasunaren titularra izango da beti zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasaren titularra, beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kontribuzioan edo katastroan titular gisa ageri den pertsonari bidaliko zaio ordainagiria. Hala ere, beste pertsona baten banku kontuan helbideratu daiteke, maizterraren izenean esaterako, hark baimentzen badu.
Etxebizitza aurten saldu dut. Zabor tasa ordaindu beharra dut?
Bai. Tasa urtero ordaindu beharrekoa da, eta urtarrilaren 1ean igortzen zaio jabeari. Gainera, ordainagiria ezin da hainbanatu.
Non eta nola ordain dezaket iritsi berri zaidan ordainagiria?
Ordaintezko bideak kontsultatu.
Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
-- Herritarrei laguntzeko bulego.
-- AHLZAren bulegora.
-- Interneten bidez: Ordaindu izanaren egiaztagiria eta Nire ordainagiri eta isunak
-- AHLZAren bulegora.
-- Interneten bidez: Ordaindu izanaren egiaztagiria eta Nire ordainagiri eta isunak
Zer hobari daude zaborren tasan?
Hobari mota desberdinak daude:
- Errentaren araberako hobaria (hobari soziala).
- Birziklatze organikoagatiko hobaria.
- Familia ugarientzako hobaria.
- Guraso bakarreko familientzat familientzako hobaria.
Zabor-tasaren hobariei buruzko informazio gehiago.
- Errentaren araberako hobaria (hobari soziala).
- Birziklatze organikoagatiko hobaria.
- Familia ugarientzako hobaria.
- Guraso bakarreko familientzat familientzako hobaria.
Zabor-tasaren hobariei buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.