Enpresak eratzeko laguntzei buruzko ohiko galderak

Zer da enpresa plana? Zertarako da?
Enpresa plana ezinbestekoa da enpresa berri bat sortzeko. Oinarrizko hiru funtzio hauek betetzen dituen agiri bat da:
  • Gure proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eta sortuko dugun enpresa planifikatzeko ahalegina egitera behartuko gaitu.
  • Beste batzuen aurrean proiektua aurkezteko agiria da (finantza entitateak, inbertitzaileak, erakundeak, etab.).
  • Sortuko dugun enpresaren kudeaketa kontrolatzeko tresna izango da.
Udalak badu enpresa berrientzako lokalik diruz lagundutako alokairuarekin?
Udalak enpresentzako bi zentro ditu bulegoekin eta pabiloiekin: Jundizko Udalaren Enpresa Zentroa eta Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa.
Non galdetu dezaket ea jarduera burutzeko erabiliko dudan lokalak behar diren baimenak lortzeko arauek exijitzen dituzten baldintzak betetzen dituen ala ez?
Udalaren Ingurumen Sailean Jarduera instalatzeari buruzko kontsulta egin daiteke, lokal bat burutu nahi den jardueraren arabera dauden arautegietara egokitzen den ala ez argitzeko.
Zein diru-laguntza eskaintzen die Udalak enpresa berriei?
Ekintzaileentzako bekak enpresa sortzeko proiektua dutenentzat eta sortutako enpresentzako laguntzak.
Banakako enpresari ala Sozietate Mugatu?
Banakako enpresariaren formulak ondoko abantailak ditu: legezko tramite eta betebehar gutxiago exijitzen dira, beraz, merkeagoa da. Baina beste batzuen aurrean edo sor daitezkeen zorren aurrean erantzukizun mugaezina du, hau da, duen ondarearekin ere erantzun beharko du. Beraz, aukera egokia da arrisku gutxiko proiektu txikietarako. Enpresaren ondarea eta norberarena bereizi nahi izanez gero, merkataritza sozietate bat eratu beharko da, adibidez, sozietate mugatu bat.
Behin enpresa sortuta, ba al dago laguntza emateko zerbitzurik?
Udalak enpresa berriei eskaintzen die Enpresak Sendotzeko Programa profesionalizatzeko lantegiekin eta aholkularitza pertsonalizatua kudeaketan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.