Matrikularen eta kuoten prezioak 2025eko Ordenantza Fiskaletan daude eskuragarri:
Ikusi prezioak (pdf)
Matrikularen epea luzaezina da. Salbuespenezko kasuetan bakarrik matrikulatu ahal izango zara epez kanpo, eskaera indibidualizatua eta agiri bidez justifikatua egin ondoren.
Hobaria eman ondoren, ez duzu berriro eskatu beharko hurrengo ikasturteetarako. Eskolak automatikoki aplikatuko dizu, baldin eta emandako baldintzak mantentzen badira.
Irakasleei ahoz jakinarazteak ez du bajarik eragingo. Telefonoz egindako bajek ere ez dute baliorik izango. Era berean, zure bajaren berri eman gabe klasera ez joateak ez zaitu kuotak ordaintzetik salbuesten. Baja hartzen duzunean, ezinbestekoa da ikasle-txartela itzultzea.
vitoria-gasteiz.org/luisaramburu
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.