Herritarren Postontzia, pausoz pauso

Hasteko, udalaren web-orriko bilatzailea erabil dezakezu. Hartara, lehendik besteren batek gai berari buruzko eskaerarik eta iradokizunik egin duen jakingo duzu, eta Udalak erantzun duen ala ez. Interesatzen zaizun gairen bat aurkitzen duzunean, iruzkin bat gehitu dezakezu nahi izanez gero.

Inork ez badu aurretik azaldu zure eskabide edo iradokizunaren antzekorik, aukera ezazu gai arlo bat, arretaz, eta horren barruan hauta ezazu zure kezkarekin bat datorren gai bat. Horrela, zure mezua azkarrago iritsiko zaie Udalean alor horren ardura duten pertsonei, haiek erantzun behar baitizute.

Zure mezuak arlo batekin baino gehiagorekin zerikusia badu, komentario bakoitza hari dagokion gai arloan eta gaian sartu beharko duzu. Hartara, iradokizun edo eskaera bakoitza zuzenean iritsiko zaio Udalean erantzun behar dizun pertsonari, eta dituzun kezkak argituko dizkizu.

Halaber, aukerakoa da Herritarren Postontzian idatzitakoa Udalaren web-orrian publiko izatea ala iruzkinak eta Udalaren erantzunak pribatuak izatea. Azken hori aukeratuz gero, Udalak kode bat emango dizu, erantzuna Nire gaiak atalean ikusteko.

Gai publikoetan, erantsitako fitxategiek datuak babesteko araudia betetzen dutela egiaztatuko dugu.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: