Udan Gozatu! - Opor jarduerak 2024

Udan Gozatu! programak haurrei eta nerabeei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko hezkuntza-jarduerak eskaintzen ditu.

Udan Gozatu!-ren bidez, haurrek eta gazteek beren gustuetara eta beharretara egokitutako jardueretan parte hartzen dute, jolasten dute, eta aisialdian esperientziak partekatzeko aukera dute.

Jarduerak

Bertsio laburtua

Eskaintzaren laburpen taula (pdf)

Nola eman izena?

Plazak zozketa bidez edo leku libreetan lortzen dira. Hauek dira Udan Gozatu! jardueretan izena emateko faseak:

1. Fasea: Zozketan izena eman

Epea: martxoaren 25etik apirilaren 21era. Kontsultatu eskaintza eta eman izena nahi dituzun jardueretan. Zozketan parte hartzeko argibideak kontsulta ditzakezu.

Zozketan izena eman

2. Fasea: zozketaren emaitzak kontsultatu eta lekua hartu

Epea: maitzaren 6tik 15era. Kontsultatu zozketan jardueraren bat egokitu zaizun eta, hala bada, formalizatu esleitutako plaza. Nahi izanez gero, kontsultatu, zozketan lortutako plazan izena emateko argibideak.

Emaitzak kontsultatu

3. Fasea: leku libreak

Epea: maiatzaren 22tik ekainaren 2ra. Plaza lortzeko aukera duzu oraindik. Leku libreetan izena emateko argibideak daude ikusgai.

Leku libreak

  • Udalaren Opor programan izena emateak esan nahi du jardueretako baldintzak eta eskakizunak onartzen direla.
  • Eskaintzen diren plaza guztien % 5 hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat gordetzen da. Era berean, antzeko kopurua gordetzen da zaurgarritasun-egoeran edo genero-indarkeriaren egoeran dauden haur eta gazteentzat, plaza hauek udaleko gizarte-zerbitzuek kudeatzen dituzte. Udalak banatuko du erreserba hori jardueren artean, modu egokienean.
  • Plaza lortzen duten hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren familiei, honako dokumentazioa eskatu ahal izango zaizkie: ikastetxearen txostena, ikasturtean zehar jasotzen duen arreta espezifikoa jasotzen duena (hezkuntza bereziko gela egonkorra edo hezkuntza-laguntzako espezialista esleipena) edo Foru Aldundiak emandako desgaitasun-ziurtagiria, eta salbuespen gisa, Osakidetzak egindako txostena.
  • Familiek, Opor Programa garatzen den bitartean kontuan hartu beharreko zirkunstantzia medikoei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, hala nola alergiei buruzkoa. Udalak ez du bere gain hartzen behar bezala jakinarazi ez diren kasu medikoen gaineko erantzukizunik.
  • Udalari aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa izatea familien erantzukizuna izango da. Dokumenturen bat legez kanpokoa izanez gero, lortutako plaza galdu ahal izango da.
  • Uko egiteak ordaindutako kuotaren %85 itzultzea dakar. %15 kudeaketa-gastu gisa atxikitzen da. Uko egitea eskatu ahal izango da, jarduera hasi baino astebete lehenagora arte, udaleko web gunearen egoitza elektronikoaren bitartez edo hurrengo eskabide bitartez Herritarrei Laguntzeko Bulego batean aurkeztuz. Behin epe hori igarota, ez da inolako itzulketarik egingo.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.