Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa

Hiria ezagutzea
2022-2023 ikasturtea- Gaia: Hiri ezagutzea

Izena ematea: abenduaren 1a baino lehen
Deskargatu izena emateko orria eta bidali cmdanza.administracion@vitoria-gasteiz.org edo cmdanza.jefatura@vitoria-gasteiz.orgera

Azalpena

Kontserbatorioko irakasleek zuzendutako eta bertako pianojoleek lagunduta aurrera eramaten den unitate didaktiko bat da. Dantza klase bat bizi ahal izateko aukera polita, ondoren gure ikasleek landutako azken piezak dantzatuz eskainiko duten ikuskizunarekin bukatuko dena.

Balioak

Sormena eta Nortasuna.

Helburuak

  • Espazio bat elkarbanatzea, dantza aretoa, zeinetan sormenari, irudimenari, adierazmen gaitasunari eta artearekin lotutako talentuari indarra ematen zaien.
  • Dantza saio baten bitartez pertsonaren musika, irudimen, mugimendu eta sormen gaitasun ezberdinak ezagutaraztea.
  • Kontserbatorioko aretoan dantza ikuskizun txiki bat ikusteko aukera eskaintzea, bertako irakasleek sortuta eta ikasleek antzeztuta.
  • Dantza kontserbatorioa gizartera hurbildu, aurrera eramaten duen lana ezagutaraziz.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (2., 3. eta 4. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: "José Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioa.
  • Egutegia: martxoan.
  • Ordutegia: 15:00-16:00.
  • Iraupena: Ordu bat.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25
  • Hizkuntza: Gaztelania / Euskara

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: ikastetxeek mezu elektroniko bat bidali beharko dute jarduerara joango direla baieztatzeko bisita baino astebete lehenago. Taldeak beren irakasleekin etorriko dira, eta jarduera egin bitartean haiekin egongo dira, bisitaren tutore-erantzukizuna beren gain hartuz. Bisita egitera etortzen diren ikasleek istripu eta erantzukizun zibilerako aseguruak izan beharko dituzte, ikastetxeak berak eginak. Gutxienez astebete lehenago jakinarazi beharko dira bajak.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.