Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Erdi aroko Gasteiz
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea
Azalpena
Ibilbide historiko-artistiko honetan, Gasteizen erdi aroko historiko, urbanistiko, artistiko eta sozial ezaugarri nagusiak ezagutzera ematen dituena, bi eduki-mailarekin: bata Lehen Hezkuntzarako eta bestea Bigarren Hezkuntzarako.
Jarduerak bi zati ditu: bata, ibilbidearen aurretik, bideo bat ikusiko da ikastetxean, eta, bestea, hiriko erdi aroko hirigunetik egingo den ibilbidea.
Gasteizko historiako puntu eta eraikin esanguratsuetako geltokiez gain, honako leku hauetara ere iritsiko gara: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroko maketa-aretora, harresira, Kordoi etxera eta BIBAT museora (LH).
Balioak
Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.
Helburuak
- Erdi aroko hirigunetik eta bertako eraikin esanguratsuenetatik ibilbide didaktiko bat eginez, erdi aroko ezaugarriak eta egungo hirian izan zuen eragina ezagutzea.
- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea, ikasleei eskaintzen dizkigun baliabideak eta zerbitzuak ezagutzeko eta erabiltzeko behar duten infromazioa emateko.
- Ikasleek historia- eta arte-ondarea baloratzea eta errespetu jarrera izatea.
- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
- Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.
Hartzaileak
LHko 5. eta 6. mailak, DBHko 1. eta 2. mailak, DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolekitibo batzuk.
Parte hartzeko betebeharrak
- Hasiera-lekua: Santa Maria katedraleko bisitarien zentrua.
- Hasiera-ordua: 9:45 edo 12:00. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izen-emate orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
- Iraupena: 2 ordu.
- Material didaktikoak:
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 21 ikasle edo gehiago baldin badira, bi azpitalde egingo dira. Kasu horretan, ezinbestekoa da ikastetxeko bi irakasle joatea, azpitalde bakoitzarekin batera, eta une oro beren gain hartzea laguntzen duten ikasleen portaeren gaineko erantzukizuna.
- Ordaintzekoa: ez.
- Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
- Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.
- Irisgarritasunari buruzko oharra: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroko maketa-aretora gurpil-aulkiarekin sartzeko, plataforma jasotzaile bat dago, 825 mm x 765 mm-ko neurrikoa. Kordoi etxeko areto gotikora sartzeko, plataforma jasotzaile bat ere badago. 1.250 mm x 800 mm-ko neurrikoa.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
- Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org)
- Laguntzaileak: Katedral Fundazioa, Vital Fundazioa eta Arabako Foru Aldundiko Museoen Zerbitzua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.