Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Ohiko galderak

Zer da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzioa" edo "katastroa"?
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, erreal, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Nork ordaindu behar du?
Jabeek eta ondasun higiezinak dituen gozamenen titularrek. Higiezinak aldi berean gozamendunak eta jabeak baditu, gozamendunari dagokio ordaintzea. Zerga ordaindu beharko dute, halaber, ondasun higiezinen gaineko edo horiek eratxikirik dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio emakiden titularrek.

Errentan emandako higiezinei dagokienez, zergaren kuota maizterrak ordainduko duela hitzartu dezakete alderdiek kontratuan, baina horrek ez du Udala lotzen, hark jabeari eskatu behar baitio.
Erreklamatu arren ordaindu behar dut?
Bai. Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada.
Zein hobari mota dago?
Noiz sortzen da premiamenduzko errekargua?
Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, eta premiamendu-probidentzian jakinarazi ez bada, zerga zorraren ehuneko 5ekoa da, ehuneko 10ekoa premiadun-probidentzian jakinarazi bada eta ehuneko 20koa probidentzian adierazitako epea pasatu bada.
Nahitaezkoa da ordainketa helbideratzea?
Bakarrik epetan ordaindu nahi baduzu.
Non eskatu behar dut ziurtagiri bat?
Eskatutako epeak aldatzerik badut?
Edozein unetan informazio guneetako batera joan zaitezke eskatutako epe kopurua nahiz finantza-kontuaren zenbakia aldatzera. Nahi baduzu, epetan ordaintzeko eskaera ere ezeztatu ahal duzu.
Iaz OHZren ordainagiria epetan ordaintzeko eskatu nuen; aurten zer egin behar dut?
Ez duzu ezer egin behar. Eskaera behin eginez gero hurrengo urteetan berdin mantentzen da.
Ondasunen higiezinen zerga zenbait epetan ordain dezaket?
Bai. Zenbait epetan ordaintzeko aukera aurreikusi da, gastu gehiturik gabe.

Epe batean baino gehiagotan ordaintzeko ezinbestekoa izango da ordainketa banku batean helbideratuta izatea.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea
Zein da zerga ordaintzeko epea?
Zein da zerga ordaintzeko epea?
Epea urtero zehazten da, zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera lokal batzuen gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorrean.

Kuota bakarrean ordaintzeko epea apirilaren 20tik urriaren 28ra artekoa da. Zenbait epe edo kuotatan ordaintzeko aukera ere badago.
Nola ordain dezaket zerga horren ordainagiria? Non?
Ordaintezko bideak kontsultatu.
Bidali didaten ordainagiriarekin ados ez banago non aurkez dezaket erreklamazioa?
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuari dagokio erreklamazioa tramitatzea. Erreklamazio-idazkia aurkeztu ahal duzu, herritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz San Martineko bulegoetan.
Non eska ditzaket hobariak? Zein da epea?
San Martineko Udal Bulegoetan eta Herritarrei laguntzeko bulegoetan. Hobariak urteko ordainketarako borondatezko epea bukatu eta hilabete geroagora arte eskatu ahalko dira. Borondatezko epea ekainaren 30ean bukatzen da, beraz, hobaria eskatzeko epea uztailaren 30era artekoa da. Hobariek ez dute atzera eraginik. Horrenbestez, egun hori igaro eta gero eskatzen direnek datorren urteko ordainagirian izango dituzte ondorioak.
Zer da higiezin baten katastro balioa?
Zerga balio bat da, higiezina eraikuntza eta hirigintza ezaugarrien arabera neurtzen duena.

Arabako Foru Aldundiak zehazten du katastro balioa (Higiezinen Katastroa), alor horretako eskumena duen organoa den aldetik, Balio Ponentzia deritzon agiri batean oinarrituz. Udalerrirako balio ponentzia berriak (osoak edo zatikoak) eginez gero, edo erakin berri bat eraiki edo eraikina guztiz birgaituz gero, zergadunei zehaztutako katastro balioaren berri ematen zaie.
Zein aitorpen -Vitoria-Gasteizko Udalak emandako eredu normalizatua- eta agiri aurkeztu behar dira?
Ordainagiriaren titularrarekin ados ez banago zein agiri aurkeztu behar dut? Non aurkeztu behar dira?
Subjektu pasiboek Vitoria-Gasteizko Udalean aitortu behar dituzte zerga ezartzen zaien ondasunekin lotutako altak edo aldaketak. Eraikuntza berrien kasuan, aitorpena aurkeztera behartzen duen egintza gertatzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epea izango da hura aurkezteko. Salerosketen kasuan epea hogeita hamar egunekoa izango da, eta heriotzen ondorioz egin beharreko eskualdaketen kasuan (jaraunspenak...), sei hilabetekoa.
Nola kalkulatzen da zergaren kuota?
Arabako Foru Aldundiak egindako etxebizitzen katastro balorazioa (Higiezinen Katastroa) oinarritzat hartuz, Udalak edo zerga kudeaketaz arduratzen den organoak zergaren kuota kalkulatzen du, zerga tasa bat (ehuneko bat) ezarriz; orain % 0,323 da tasa eta %0,414, katastro erabileren eta katastro balioaren atalasearen arabera. Begiratu taula.Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Ordaindu beharrekoa
Ondasun higiezinak jabe bat baino gehiago badu, jabe bakoitzari bere zatiari dagokion ordainagiria bidaltzen zaio?
Egitate zergagarri bakarra ondasun higiezin baten jabegoa dagoenez, ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.

Hala ere, titular bakoitzak higiezin horretan duen titularitatearen ehunekoaren arabera dagokion zorraren zenbateko guztia kontura eman ahalko du. Kuotetakoren bat ordaindu gabe geratzen bada, gainontzeko titularretako edozeini eskatuko zaio zorra ordaintzea, ordaintzeko obligaziodun solidarioak diren aldetik.
Betekizunak:
- Gutxieneko zenbatekoa: ordainagirian zatikatzekoak diren kuoten zenbatekoak gutxienez 9 eurotik gorakoa izan behar du, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
- Banku helbideratzea: nahitaezkoa da jabe guztien kuota guztientzat.
- Higiezinaren jabe guztien helbidea, telefonoa eta/edo helbide elektronikoa.

Dena dela, eragindakoek beren artean hitzartu dezakete haietako zeini bidaliko zaion ordainagiria.

Titularra aldatzen bada ordaindu beharrekoa erdibanatzen da?
Zerga betebeharra urteko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator, beraz, egun horretan, urtarrilaren 1ean, ondasun higiezinaren jabea dena izango da ordainagiriaren titularra. Ordainagiria banaezina izango da, hots, urte natural osoa hartuko du, eta ezin izango da zatitu ondasunaren titulartasuna aldatzen bada ere.
Zenbateko zerga tasa izango du zerga honek?
%0,323 eta %0,414, katastro erabileren eta katastro balioaren atalasearen arabera. Begiratu taula.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Kalkulua
Ondasun higiezinak jabe bat baino gehiago badu, jabe bakoitzari bere zatiari dagokion ordainagiria bidaltzen zaio?
Zerga-egitate bakarra dagoenez —ondasun higiezin baten jabetza—, ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.

Hala ere, jabe bakoitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriko kuota banatzeko eska dezake, idatziz, higiezin horretan duen titulartasunaren ehunekoaren arabera dagokiona kontuan hartuta. Kuotaren bat ordaindu gabe geratzen bada, gainontzeko titularretako edozeini eskatuko zaio zorra ordaintzea, ordaintzeko obligaziodun solidarioak diren aldetik.
Betebeharrak:
- Gutxieneko zenbatekoa: Jabetzaren ehunekoaren arabera gainerako jabeei dagozkien kuotak 9 eurotik gorakoak izan behar dute, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
- Banku-helbideratzea: nahitaezkoa da higiezinaren jabe guztien kuota guztietarako.
- Higiezinaren jabe guztien helbidea, telefonoa nahiz helbide elektronikoa.

Dena dela, eragindakoek beren artean hitzartu dezakete haietako zeini bidaliko zaion ordainagiria.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.