Intentsitate handiko Hurbil taldea

Gizarte-laneko, gizarte-hezkuntzako eta psikologiako profesionalek osatzen dute Hurbil lantaldea.

Lantaldeak berehalako arreta eskaintzen diete, ezertan epaitu gabe, ostatu hartzeko leku egonkorra bilatzeko arazoak dituzten pertsonei, baita kale gorrian daudenei ere.

Nori zuzenduta dago

Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzentzen zaie, honako hauei:

Dagoeneko bazterketa-egoeraren balorazioa egina duten pertsonei

  • Baliabide jakin bat emateko itxaron-zerrendan dauden bitartean, bazterketa-egoera aitortu zaien pertsonei eguneroko beharrei irtenbideak emateko laguntza ematen die lantaldeak.
  • Adibidez: aldi baterako ostatua bilatzen, kontu ekonomikoak antolatzen, dokumentuak izapidetzen, osasun alorreko izapideak egiten, denbora betetzeko zereginak bilatzen (norbaiten laguntzarekin eta era antolatuan), prestakuntza-jarduerak bilatzen, aisialdia antolatzen, etab.

Informazio gehiago: Bazterketa-egoera baloratzeari buruzko informazioa(Beste leiho batean irekiko da)

Kale gorrian (etxegabetasun egoeran) dauden pertsonei

  • Etxerik izan ez eta kale gorrian daudenei –eta, betiere, hala nahi badute– lantaldeko bi hezitzaileek bisita egiten diete, laguntza eskaini, entzun, eta behar duten orotan lagundu.
  • Adibidez: dokumentuak lortzen, osasun alorreko hitzorduak kudetazen, senideekin harremanetan jartzen, zerbitzu publikoak baliatzeko eskaera egiten eta abarretan.

Eskaera

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.