TAO - Aparkalekuen erregulazioa

TAO araudiak kale batzuetan ibilgailua aparkatzeko denbora-mugak eta prezioak arautzen ditu, ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko.
2025eko irailaren 15az geroztik, Aranbizkarra, Arana, Santa Luzia, San Martin, Lovaina, Arantzabal Alde Zaharra eta Zabalgunera zabaldu da.
1. Plaza-motak, ordutegiak eta tarifak
Plazak, koloreka
- Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
- Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
- Gorri-berdeak (egoiliarrentzat bakarrik): bertan aparkatu dezakezu bakarrik eremu horretarako TAO bereizgarria baldin baduzu.
- Laranjak (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek.
Kasu guztietan, Emisio Gutxiko Eremura sartzeko, bertako araudia bete beharko duzu.
Ordutegiak
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.
- Jaiegunetan eta abuztuan: ez da TAOrik ordaindu behar.
Denbora-muga
- Turismoak: gehienez 90 minuturako balio du tiketak. Behin ordu t'erdi pasatutakoan, ibilgailua kendu beharko duzu, eta ezingo duzu eremu horretan aparkatu 60 minutu igaro arte.
- Merkataritza, industria eta zerbitzu ibilgailuak: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagokionez, ez badute 'auto’ kalifikaziorik, ibilgailu horiek 240 minutura arte (4 ordu) aparkatu ahalko dute kale berean.
- Marra laranjan, 15 edo 30 minutukoa da denbora, seinale bertikalek adierazten dutenaren arabera.
Tarifak
Minutuka kobratzen da. Prezioak ordenantza fiskaletan (7.6) zehazten dira urtero.
Kontuan izan:
- Lehenengo 15 minutuak doan dira, parkimetroan doako tiketa eskuratuz gero.
- Ez duzu tiketa erakutsi behar, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.
- Mugikorrarekin ordaindu dezakezu, "ElParking", "EasyPark", "Telpark" edo "Mowiz" aplikazioak deskargatuta. Horrela, edozein tokitatik berritu ahal izango duzu tiketa, parkimetrora joan beharrik gabe. Kontuan izan aplikazio horiek titulartasun pribatukoak direla. "ElParking"-ek ez du komisiorik kobratzen; gainontzekoek, bai.
Isunak
- Ez da isunik utziko ibilgailuan bertan, eta, horren ordez, legezko bideen bitartez jakinaraziko dira salaketak.
- Bertan behera geratzen da isuna 6,6 eurogatikbaliogabetzeko aukera, erabili ez dadin autoa egun osoan aparkatuta uzteko.
- Bi arau-hauste mota egongo dira:Isuna azkar ordainduz gero, zenbatekoa % 50era murriztuko da.
- Arinak, 30-60 euro: tiketik ez izatea, muga-denbora gainditzea edo egoiliarrentzat soilik diren eremuetan aparkatzea.
- Larriak, 200 euro: gaitze-agiri manipulatua edo faltsutua baliatuz aparkatzea. Datu faltsuekin lortutako bereizgarri baten bidez aparkatzea, edo bereizgarria iruzurrez baliatzea.
2. TAO bereizgarriak
Egoiliarrak
- Norentzat: auzotarrak.
- Zertarako: bereizgarri honekin, denbora-mugarik gabe aparkatu dezakezu zure TAO eremuan eta esleitutako ondoko eremuetan. Gainontzeko TAO zonetan tiketa eskuratu beharko duzu.
- 2025eko prezioa: 45,60 € urtean. Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
- Nola eskatu:Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta online.
Merkatariak
- Norentzat: TAO zonetako merkataritza-establezimenduak.
- Zertarako: bereizgarri honekin, denbora-mugarik gabe aparkatu dezakezu zure TAO eremuan eta esleitutako ondoko eremuetan. Gainontzeko TAO zonetan tiketa eskuratu beharko duzu.
- 2025eko prezioa: 284,20 € urtean. Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
- Nola eskatu: Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo online.
Profesionalak eta autonomoak (BERRIA)
- Norentzat: banatzaileentzat eta enpresentzat (konponketak, instalazioak eta muntaiak, obrak...).
- Zertarako: bereizgarri honekin, TAO eremu guztietan aparkatu dezakezu denbora-mugarik gabe, kenduta marra laranja duten tokietan: bertan, tiketa eskuratu beharko duzu.
- 2025eko prezioa: Udalak ordenantza fiskaletan bereizgarri berri horren prezioa ezarri arte, prezioa merkataritzako TAO bereizgarriaren berbera izango da (284,20 € urtean). Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
- Nola eskatu: Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo online.
Kontsultatu TAO bereizgarria
Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen jakin nahi baduzu, deitu 010 zenbakira (945 16 11 00) edo sartu matrikula on line:
GARRANTZITSUA: zure bereizgarria ez da baliozkoa izango lehenengo tasa ordaindu arte (ondorengoak helbideratu egiten dira). Kontsultatu nola ordaindu.
Kontuan izan TAO bereizgarria ez dela txartel fisikoa, matrikulak irakurriz egiten baita kontrola.
3. TAO eremuak eta kaleak
Kontuan izan: kasu batzuetan, kale bateko alde bikoitiak TAO gune batekoak izan daitezke, eta bakoitiak, beste batekoak.
0. EREMUA. Emisio Gutxiko Eremua – Alde Zaharra eta Zabalgunea
Egoiliarrentzat bakarrik.
0A eremua
Adatseko Andre Maria, Agirre Lehendakaria, Alaba Jenerala, Arka plaza, Becerro de Bengoa, Cadena y Eleta Apezpikua, Eduardo Dato (1etik 31ra eta 2tik 36ra), Espainia plaza, Florida pasealekua, Foru kalea (7tik 35era eta 6tik 20ra), Foru plaza, Gernikako Estatutua, Independentzia, Loma Jenerala, Magdalena (1 zk.), Mateo Benigno Moraza (1etik 23ra), Olagibel (1etik 27ra eta 2tik 22ra), Plaza Berria, Posta pasabidea, Postas kalea (1etik 33ra eta 2tik 46ra), Prado, San Antonio (1etik 27ra eta 2tik 18ra). .
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 0B, 0C, 1A, 1B eta 1E.
0B eremua
Aihotz Plaza, Aiztogile kalea, Antepara, Apaiztegiko kantoia, Arkupeak, Arrieta, Aska kalea, Barrenkale, Barrenkale berria, Bilbo Plaza, Bueno Monreal, Cantón de San Francisco Javier, Cuesta de San Francisco, Errege Atea, Eskola kalea, Foru kalea, Fray Zacarias Martinez, Goiuri plaza, Jauregi kalea, Kanpokale berria, Pintore kalea, San Bizente aldapa, San Bizente Paulekoaren kalea, San Frantzisko, San Ildefonso, San Markos kantoia, San Migueleko eskailerak, San Prudentzio Ikastetxea, Santa Maria plaza, Santo Domingo, Tornu kalea, Txikita
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 0A, 0C, 1B, 1C, 1D.
0C eremua
Ahateen iturriko plazatxoa, Alamedako Markesaren plaza, Anorbingo kantoia, Arabako Foru Aldundia, Arriagako atea (2tik 12ra), Bakardade kantoia, Errementari kalea, Harategi kantoia, Hedegile kalea, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (1etik 35era eta 4tik 24ra), Pedro Egaña kalea, Probintzia plaza, San Pedro pasabidea, San Roke kantoia, Uhaska Zaharra, Zapatari kalea.
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 0A, 0B, 1C, 1D, 1E.
1. EREMUA. Zabalgunea, Lovaina, Arantzabal, Koroatzea, Zaramaga, El Anglo, Judimendi eta Babesgabetuak
Plaza motak: egoiliarrentzat bakarrik, egoiliarrentzat, txandakakoak eta aparkaldi laburrekoak.
1A eremua
Amarika plaza, Eduardo Dato (33tik 43ra eta 38tik 44ra), Errioxa kalea, Florida (1etik 53Bra eta 2tik 62Ara), Foru kalea (37tik 47ra eta 22tik 30era), Geltoki plazatxoa, Isaac Albéniz, Jose Erbina, Lope de Larrea, Manuel Iradier (1etik 39ra eta 2tik 92ra), Ramon Ortiz de Zarateren, Salvador Garcia del Diestro kalea, San Antonio (27tik 45era eta 20tik 34ra).
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 1B, 1E, 2A.
1B eremua
Aiala Kantzilerraren kalea, Angulema kalea, Babesgabetuen plaza, Bake kalea, Berpizkundearen plaza, Florida (55 eta 64tik 78ra), Herrandarrak (1etik 11ra eta 2tik 46ra), Jesus Guridi, Juan XXIII, Olagibel (29tik 31ra eta 26tik 38ra), Pio XII, Posta kalea (37tik 49ra eta 48tik 52ra), Santa Barbara plaza, Santiago etorbidea (1etik 11ra), Urriaren Hamabiaren kalea.
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat:1A, 1C, 2B.
1C eremua
Arana kalea (1etik 13ra eta 2tik 22ra), Askatasun kalea, Bilbo plaza (2. zenbakia), Errege-Erregina Katolikoen kalea (1etik 15Ara eta 2tik 26ra), Esperantza kalea, Estenaga Apezpikuaren kalea, Frantzia kalea, Herrandarrak (13tik 53ra eta 46Atik 100era), Isabel Orbe (7tik 13ra), Kalonjeen zidorra, La Paloma kalea, Legutianoko atea (1etik 17ra eta 2tik 16ra), Martin Salinas plaza, Ospitale plaza, Pedro Orbea, Prudencio Maria Berastegi kalea, San Anton plaza, San Ignacio Loiolakoaren kalea, Urbina kalea.
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 1B, 1D, 2B.
1D eremua
Aldabe, Aldabeko plazatxoa, Andre Maria Zuriaren koroatzea, Antso Jakituna (1etik 29ra eta 2tik 26ra), Badaia, Basoa, Bastiturri (1etik 11ra), Beethoven, Bruno Villarreal, Domingo Beltran de Otazu (1etik 47ra eta 2tik 50era), Eulogio Serdan, Eulogio Serdan pasabidea, Félix María Samaniego, Francisco Juan de Ayala plaza, Gasteiz etorbidea (26tik 40ra), Gorbea (1etik 41era eta 2tik 54ra), Gurutze Zuriko kalea, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (37tik 53era eta 26tik 40ra), Joaquín José Landázuri, Julian Apraiz, Konstituzio plaza (1), Kutxa, Larrugile, Lovaina plaza (1), Magdalena (2, 4, 8, 12, 14 eta 16 zk.), Manuel Díaz de Arcaia, Navarro Villoslada, Pascual Andagoya plaza, Peñafloridako kondearen plaza, Ramiro de Maeztu, Ramiro de Maetzu pasabidea, Ricardo Buesa, Santo Domingo plaza, Simón de Anda, Tomas Zumarraga Dohatsua (1etik 21era eta 2tik 30era), Vicente Goikoetxea, Zaldiaran plaza, Zerkabarren, Ziudadela plaza.
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 1C, 1E, 2C.
1E eremua
Adriano VI (1etik 11ra eta 2tik 18ra), Ama Vedruna (1 eta 2tik 18ra), Arantzabal (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Bizenta Mogel (2tik 16ra), Gasteiz hiribidea (18tik 44ra), Gaztelako atea (1etik 35era eta 2tik 10era), Koldo Mitxelena (1etik 15era), Laskarai (2tik 8ra), Louis Heintz, Lovaina plaza (3), Micaela Portilla (1etik 3ra eta 2ra), Musikaren ibilbidea (1etik 9ra eta 2tik 26ra), Santiago Ramón y Cajal (1etik 15era), Senda ibilbidea (1etik 15era eta 2).
Esleitutako ondoko eremuak, TAO bereizgarria dutenentzat: 1A, 1D, 2C.
2. EREMUA. San Martin, Adurtza, San Kristobal, Babesgabetuak, Judimendi, Santa Luzia, Arana, Santiago, Aranbizkarra, Arantzabela
Egoiliarrentzat: bereizgarria duten egoiliarrek eta merkatariek aparkatu dezakete, denbora-mugarik gabe. Halaber, beste ibilgailu batzuek ere aparkatu dezakete, tiketa ordainduta.
2A eremua
Adurtza (1etik 17ra eta 2tik 20ra), Alberto Schommer (1etik 7ra eta 2tik 10era), Alboka (2tik 8ra), Apraiztarren kalea (1 eta 2), Castro Urdiales (1etik 11ra eta 2tik 12ra), Dantzari plaza (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Domingo Martínez de Aragón (1etik 13ra), Dultzaina (3tik 13ra eta 2tik 14ra), Errota kalea(1etik 19ra eta 2tik 10era), Flandria kalea (1etik 15era eta 12tik 14ra), Francisco Tomás y Valiente, Heraclio Fournier kalea (1etik 49ra eta 2tik 42ra), Heraclio Fournier plaza (1etik 21era eta 2tik 22ra), Herminio Madinabeitia (1etik 13ra eta 2tik 22ra), Iturritxu (1etik 19ra), Izardui Komandantea (1etik 23ra eta 2tik 32ra), Jauregilanda (1etik 5era eta 2tik 8ra), José Uruñuela (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Juan Bautista Gamiz (2tik 16ra), Justo Vélez de Elorriaga, Karta plaza (3tik 15era eta 2tik 6ra), Mauricio Valdivielso plazatxoa (1etik 5era eta 2tik 4ra), Mendiolabidea (1etik 25era), Miguel Mieg (1), Miguel Unamuno etorbidea (1etik 3ra), Nieves Cano (1etik 29Dra eta 2tik 8ra), Pablo de Xerica (1etik 11ra), Raimundo Olabide (2tik 18ra), Triana kalea (7tik 23Ara eta 12tik 14ra), Trikitixa (2tik 2ra), Txalaparta (1etik 25era eta 2tik 20ra), Txirula (1etik 21era eta 2tik 6ra), Txistulari kalea (1etik 15era), Unibertsitateko ibilbidea (1etik 5era), Zendaguren (1etik 3ra eta 2tik 12ra), Zumabide (29etik 45era), Zumakadi ibilbidea (1etik 63ra eta 4tik 96ra), Zumakadi plazatxoa (2tik 12ra).
Ez du esleitutako ondoko eremurik.
2B eremua
Amizkarra (1etik 7ra eta 2tik 12ra), Andaluzia (1etik 25era eta 2tik 26ra), Anglo-Vascoaren kalea (1etik 7ra eta 2tik 4ra), Antonio de Sucre (1), Aragoi (1etik 11ra), Arana (15etik 39ra eta 24tik 38ra), Aranbizkarra kalea (2), Arantzabela kalea (1etik 5era eta 2), Arrieta pasabidea (2tik 10era), Astronomoen kalea, Asturias (1etik 3ra), Ballester Apezpikuaren kalea (46tik 52ra), Benito Ginea (1etik 11ra eta 2tik 18ra), Cola y Goiti (1etik 9ra eta 2tik 6ra), Diego Martínez de Alaba (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Eduardo Belasko (1. eta 2), Errege Katolikoak (15Btik 23ra eta 28tik 38ra), Errekatxiki (1etik 39ra eta 2tik 14ra), Estibalizko Andre Mariaren hiribidea (1etik 67ra eta 2tik 48ra), Extremadura (1etik 27ra eta 2tik 18ra), Federico Baraibar (1etik 23ra eta 2tik 36Ara), Federico García Lorca (1 eta 2tik 6ra), Florida kalea (57tik 75era eta 80tik 98ra), Galizia (3etik 9ra eta 2tik 14ra), Gurutze Berdeko kalea (2tik 8ra), Hiru Probintzien Plaza (1etik 3ra eta 2tik 6ra), Hortaleza (1etik 7ra eta 2tik 12ra), Jacinto Benavente (1etik 45era eta 2tik 50era), Jauregilanda (1etik 5era eta 2tik 8ra), Joan II.aren kalea (1etik 11ra eta 2tik 6ra), Jose Antxieta (2tik 4ra), Jose Lejarreta (3etik 49ra eta 2tik 58ra), Jose Mardones (1etik 11ra eta 2tik 24ra), Jose San Martin kalea (1etik 5era), Judimendi hiribidea (1etik 23ra eta 2tik 58ra), Kalonjeen zidorra (9tik 11ra eta 10), Karlos I. Enperadorearen plaza (1), Leon (1etik 19ra eta 2tik 6ra), Logroño (1etik 11ra eta 2tik 22ra), Manteli kalea (1 eta 2tik 4ra), Mariano San Miguel musikaria (1etik 3ra eta 2tik 4ra), Mauricio Valdivielso plazatxoa (1etik 5era eta 2tik 4ra), Mendiolabidea (1etik 25era), Miguel Mieg (1), Miranda de Ebro (1etik 5era eta 2tik 6ra), Nieves Cano (1etik 29Dra eta 2tik 8ra), Olagibel (33tik 63ra eta 46tik 68ra), Osasun Iturri kalea (1etik 9ra eta 2tik 12ra), Pablo de Xerica (1etik 11ra), Palentzia (1etik 5era eta 2tik 26ra), Pepe Ubis plaza (1etik 15era eta 2tik 14ra), Ricardo Puga (7 eta 14), Saez de Quejanatarren kalea (1. eta 2. zenbakiak), San Jose plaza (1etik 3ra eta 2tik 4ra), Santa Luzia kalea (1etik 7ra eta 2tik 10era), Santiago hiribidea (13tik 61era eta 2tik 48ra), Sierras Alavesas (1etik 9ra eta 12tik 22Ira), Simon Bolibar plaza (5etik 13ra eta 4tik 14ra), Sutaustegi Zaharreko kalea (1etik 11ra eta 2tik 8ra), Tornay Medikuaren kalea (1etik 9ra eta 2tik 4ra), Trebiñoko konderriaren kalea (7), Trikitixa (2tik 2ra), Txalaparta (1etik 25era eta 2tik 20ra), Txirula (1etik 21era eta 2tik 6ra), Txistulari kalea (1etik 15era), Urriaren Hamabiaren kalea (5etik 19ra eta 6tik 12ra), Valladolid kalea (1etik 3ra eta 2tik 32ra), Vicente Aleixandre (1etik 25era eta 10etik 38ra), Zalburu kalea (2tik 10era).
Ez du esleitutako ondoko eremurik.
2C eremua
Abendaño kalea (1etik 39ra eta 2tik 54ra), Adrián Aldekoa (1etik 7ra eta 2tik 8ra), Adriano VI (13tik 39ra eta 20tik 36ra), Aurelio Vera-Fajardo (1etik 21era eta 2tik 22ra), Balentin Berriotxoa, Buztinzuri kalea (1etik 3ra eta 4tik 14ra), Carlos Sáez de Tejada (4tik 12ra), Clemente Arraiz kalea (3tik 9ra eta 4tik 12ra), Gasteiz hiribidea (5etik 69ra), Gerardo Armesto (1etik 7ra eta 2tik 4ra), Gustavo Maeztu (2tik 10era), Ignacio Díaz Ruiz de Olano (1etik 21era eta 2tik 24ra), Jesus Apellaniz (1etik 21era eta 2), Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa, Juan Angel Sáez (2tik 16ra), Jose Luis Gonzalo-Bilbao zidorra (1etik 9ra), Kalkutako Teresa, Mauro Ortiz de Urbina (1etik 15era eta 6tik 16ra), Mediterraneoraren hiribidea (2tik 6ra), Miren Martinez Saez del Burgo, Obdulio Lopez de Uralde (1etik 19ra eta 2tik 22ra), Pablo Uranga (1etik 21era eta 2tik 22ra), Pedro Asua (3tik 77ra), Ricardo Sacristán (30etik 40ra), Salvador Azpiazu ibilbidea (1etik 21era eta 2tik 16ra), Serafín Ajuria (7tik 13ra eta 2tik 6ra), Teodoro Dublang kalea (1etik 53ra), Tomas Alfaro (1etik 17ra eta 2. zenbakia), Tomas Dohatsua (23tik 35era eta 32tik 76ra).
Ez du esleitutako ondoko eremurik.
Landa eremua
Gasteizko landa-eremuan bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Baldintza: TAOrako baimena izateko, herriak ez du izan behar Gasteizko erdialdera iristeko garraio publikorik (Tuvisa, tranbia...).
4. Informazio gehiago
Kontsultak: 010 (edo 945 16 11 00).
5. Ohiko galderak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.


