"José Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioa - Esker onak

SARIAK ETA BEKAK

Erdi-mailako 2. zikloko ikasleak ikasgelan entseguak egiten

Gure ikasleek hainbat sari lortu dute dantza lehiaketetan: Raquel Santamartak junior mailako 1. interpretazio saria eta dantzari gailenaren saria eskuratu zituen "Ciudad de Ribarroja del Turia" X. nazioarteko dantza lehiaketan (2006); Amaia Basiliok haur mailako 2. saria "Ciudad de Torrelavega" VIII. ballet lehiaketa nazionalean (2006); Nuria Varela, junior mailako finalista izan zen "Ciudad de Ribarroja del Turia" X. nazioarteko dantza lehiaketan (2006); Alazne Elejaldek 3. postua lortu zuen "Ciudad de Torrelavega" II. ballet lehiaketa nazionalean (2000), Patricia Nájera finalista izan zen "Ciudad de Ribarroja del Turia" III. nazioarteko dantza lehiaketan (2003). Hainbat erakunde ofizialek (Arabako Foru Aldundia, Hezkuntza eta Kultura Ministerioa) eskainitako bekak ere lortu dituzte, bai eta nazioarteko ikastetxe ospetsuek emandakoak ere, hala nola, Stuttgarteko John Crankoren eskola, London Center, London Contemporary Dance School, Kaliforniako Anaheim Ballet School, Alicia Alonso dantza katedra, etab.

KONPAINIETAN DANTZAN ARI DIREN IKASLEAK

Erdi-mailako 2. zikloko ikasleak ikasgelan entseguak egiten

Dagoeneko ikastegitik atera diren zenbait ikasle han-hemenka ari dira dantzan, hainbat herrialdetan: Espainia, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Errusia, Japonia, Txipre, dela dantza konpainietako bakarlari gisa –Stuttgart Ballet, Ingalaterrako Ballet Nazionala, John Crankoren Balleta, Görlitz-ko Balleta, Altenburg-gera konpainia (Arantzazu Susunaga), Japoniako Parque España konpainia (Josu Mujika), Hojarasca (Zuriñe Martínez de Luco), Gavina Ballet (Ekaitz Espino, Argiñe Ruiz de Luzuriaga, Maite Leza)–, dela bestetan –European Ballet, Santamaría Dantza konpainia, Alberstat-eko Konpainia (Ekaitz Espino), Ingalaterrako Ballet Nazionala (Leire Cabrera), 10&10 konpainia (Naiara Rojo)...

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.