José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa - Historia

Historia eta helburuak

1987an sortu zen José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Jesús Guridi Udal Musika Eskola izenarekin. Lehenengo urteetan, partekatu egin zituen izena eta instalazioak Jesús Guridi Musika Kontserbatorio Profesionalarekin.

1998ko martxoaren 17ko 43/1998 dekretua onetsi zuelarik, zentroan oinarrizko dantza-ikasketak eskaintzeko baimena eman zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Orduan hartu zuen gaur egungo izena dantza-eskolak, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, musikari eta dantza-irakasle arabarraren omenez.

Ordutik aurrera, bere proiektua sendotzearen alde gogor egin zuen kontserbatorioak, hezkuntza-eskaintza zabalduz. 2004ko maiatzaren 27an burutu zen prozesu hori; izan ere, zentroari dantza-ikasketa profesionalak eskaintzeko baimena emango zion agindua onetsi zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Gaur egungo instalazioetara aldatu zen José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa orduan.

Euskal Autonomia Erkidegoan oinarrizko dantza-ikasketak nahiz dantza-ikasketa profesionalak eskaintzen dituen lehen ikastegia da, eta bakarra.

Hauxe du helburua: kalitateko prestakuntza artistikoa ematea eta dantzaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.