Ikasketa hauen xedeak ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaintzea eta gerora dantzaren alorreko profesional izango direnen trebakuntza bermatzea dira.
Ikasketak burutzen dituzten bitartean, gure ikasleek jarduera artistiko osagarrietan aritzeko aukera dute, horien bitartez beren prestakuntza akademikoa aberastu eta osatzeko, bai eta dantzaren promozio eta hedapenari laguntzeko ere.
6 ikasturtetan antolatzen dira, ikasketa-plan honi jarraiki:
Derrigorrezko ikasgaiak
Hautazko ikasgaiak
Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak erdi-mailako musika- eta dantza-irakaskuntza artistikoekin batera egin ahal izatea.
121/2025 DEKRETUA, 2025eko ekainaren 3koa. Honen bidez ezartzen dira Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.