Udalerri esparruko herritarren babeslea da, zeinak, Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak hala aginduta, xede baitu udal-administrazioaren, udal-enpresa publikoen ea erakunde autonomoen
jarduna gainbegiratzea, hartara herritarrei dagozkien
eskubideen urraketa galarazteko. Horretarako, herritarren arazoak entzuten ditu eta aholku ematen die udal-zerbitzuen inguruan izan ditzaketen erreklamazioen inguruan, eta, behar izatera, zerbitzu horiek hobetzeko gomendioak ematen ditu.
Doako zerbitzua da.
Sindikoaren zeregina udal-zerbitzuen jardunaren (edo jardun ezaren) ondorioz babesgabe daudela uste duten pertsonei arreta, informazioa eta orientazioa ematea da. Toki-administrazioaren funtzionamendu egokia zaintzeko helburua duelarik, Gasteizko Udalaren gainbegirale eta laguntzaile dihardu, haren jarduna hobetze aldera.
Osoko Bilkurak izendatzen du, eta haren aurrean eman behar izaten du kontu urtero,urte horretan izan duen jardunaz. Sindikoaren agintaldia 5 urtekoa da, eta karguan berriztatu daiteke, gehienez ere bi agintalditan. Gainera, hiru hilean behin
Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Bereziaren, aurrean agertzen da, aurreko hiru hilabeteetan Herritarren Defendatzailearen Bulegoak izan duen jardunaz informatzeko.
Sindikoaren Bulegoaren ezaugarri dira
gertutasuna, independentzia, objektibotasuna eta neutraltasuna . Sindikoaren bulegoa izate hutsa kalitate demokratikoaren eta gobernu onaren zantzuak dira. Sindikoak ez du ahalmen betearazlerik, eta
ezin du prozesu judizial baten menpe dauden auzietan jardun.
Udalaren jarduna gainbegiratzeaz gain, aritzen da baita udal-enpresa publikoen eta erakunde autonomoena ere gainbegiratzen: 21 Zabalgunea, AMVISA, TUVISA, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa, Luis Aranburu Musika Eskola eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Gaur egun, sindikoa
Gasteizko Udalerriko Gizarte Kontseiluko eta
Udalaren Gardentasun Kontseiluko kidea da.
Informazio gehiagorako, kontsultatu daiteke
Vitoria-Gasteizko udaleko herritarren defendatzailearen araudia.