Sarrera probak José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan

Proba egin behar dute

  • Oinarrizko Ikasketak edo Ikasketa Profesionalak egin nahi dituzten ikasle berriek.
  • Ziklo horietara aurreko ikasturteetatik sartu nahi duten ikastetxeko ikasleek.

Ez dute egin behar

5 eta 7 urte bitarteko ikasleek ez dute sarbide-probarik egin behar Kontaktu eta Aurredantzako ikasketa ez-arautuetan sartzeko.

Datak

Sarrera probetan izena emateko epeei buruzko xehetasunak eskuragarri daude matrikulazioari buruzko informazioan.

Proben edukiak

Oinarrizko ikasketak

pdf Dantza Kontserbatorioaren informazioa.

pdf Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak.

Ikasketa profesionalak

Dantza Kontserbatorioaren informazioa:

pdf Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak Ikasketa Profesionaletara sartzeko probei buruz

Ebaluazioa

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko du sarbide proba hau ebaluatzeko epaimahaia.

  • Sartzeko proba osatzen duten ariketak orokorrean edo osotasunean baloratuko dira; beraz, ez da ariketa bakoitzaren kalifikazio partzialik emango.
  • Proba puntu 1etik 10era bitartean puntuatuko da, eta proba gainditzeko 5 puntu beharko dira, gutxienez
  • Epaimahaiak dagokion akta beteko du ikasleen sartzeko proban ateratako emaitzak jasota uzteko. Epaimahaikide guztiek izenpetu beharko dute akta. Akta hori ikastetxeko idazkaritzan entregatuko da, gorde dezaten.
  • Epaimahaiak, hala bada, ikasleari dagokion kurtsoa zehaztuko du, sartzeko proban erakutsitako guztizko errendimendua kontuan hartuta.

Ziurtagiria

Dantzako ikasketa profesionaletara sartzeko proba espezifikoa gainditzen duten ikasleek Gasteizko "Jose Uruñuela" Udal Dantza Kontserbatorioko idazkariak emandako egiaztagiria jaso ahalko dute.

Sartzeko proba Dantzako ikasketa profesionalak emateko baimena duen ikastetxean gainditzeak Dantzako irakaspen profesionaletara sartzeko bide emango du estatu osoan, ikastetxeetan egon daitezkeen ikaspostu hutsak kontuan hartuta, betiere.

Emaitzak eta erreklamazioak

  • Probaren behin-behineko emaitzak izena eman den zentroko iragarki taulan argitaratuko dira (Hiru Probintzien plaza 8), Hezkuntza Sailburuordeak jarraibideetan adierazitako egunetik aurrera, 12etatik aurrera.
  • Une horretan hasiko da erreklamazioak aurkezteko epea. Erreklamazio-idazkiak ebaluazio epaimahaiari zuzenduko zaizkio, eta, sartzeko probak zein ikastetxetan egin diren, ikastetxe horretako idazkaritzan aurkeztuko dira.
  • Epaimahaia bildu eta aipatutako erreklamazioak ebatziko ditu. Behin betiko emaitzak sartzeko proba egin den zentroan bertan argitaratuko dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.