Udal zergak - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), kontribuzioa edo katastroa
Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (kontribuzioa edo katastroa) ondasun higiezin baten jabegoa edo horren gaineko eskubide errealak zergapetzen ditu. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Zerga urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta egun horretan ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio. Egun horren ondoren gertatzen diren aldaketek, ondasunaren titularitatean zein ezaugarrietan, hurrengo zergaldian izango dute eragina, hau da, hurrengo urteko ordainagirian.
Zergaldia urte naturalarekin bat dator. Horrek esan nahi du zergapetutako aldian ondasunaren titularra aldatzen bada ere kuota EZ dela hainbanatzen edo zatitzen.
- Zergan alta eta baja ematea:
- Epetan ordaintzea
- Ordaindu beharrekoa
- Hobariak eta salbuespenak
- Diru-sarrerak itzultzea
- Ordainketa
- Ohiko galderak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.