Helduen Hezkuntza Iraunkorra (HHI)

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (HHI)

Helduen Hezkuntza Iraunkorrak (HHI) ezagutzak eta gaitasunak eskuratu edo zabaltzeko aukera ematen die 18 urtetik gorako pertsonei, beren garapen pertsonal eta profesionalerako.

Heziketa arautuko zein arautu gabeko hainbat prestakuntza jarduera hartzen ditu barne, alfabetatzetik hasita Bigarren Hezkuntzako Graduaturaino. Gainera, Goi Mailako Heziketa Zikloetan(Beste leiho batean irekiko da) eta Unibertsitatean sartzeko probak prestatzen laguntzen dizute.

Motak

  • Aurrez aurreko hezkuntza. HHIko zentroetan, 18 urte beteta badituzu edo matrikulatzen zaren urte naturalean betetzen badituzu sar zaitezke.
  • Urrutiko hezkuntza. Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastegian (UOHI(Beste leiho batean irekiko da)) ematen da; 16 urtetik gorakoa bazara eta DBHko Graduaturik ez baduzu sar zaitezke.

Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu ondoren, batxilergo batera edo erdi mailako heziketa ziklo batera igaro zaitezke.

Prestakuntza zentroak

  • Paulo Freire(Beste leiho batean irekiko da) HHIko zentroa.
    Publikoa eta doakoa da, eta Gasteizko sei auzotan ematen ditu eskolak: Hirigune historikoa, Abetxuku, Adurtza, Ariznabarra, Zaramaga eta Sansomendi.
  • Gasteizko Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastegia (UOHI(Beste leiho batean irekiko da)).
    Ikasketa horiek egiteko ez da nahitaezkoa tutoretzetara joatea, baina lan batzuk aurkeztu behar dira eta aurrez aurreko ebaluazio-proba batzuk egin.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.