Hobariak eta salbuespenak Hiri-Lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergan (garai bateko gainbalioa) - Jaraunspen bidezko eskualdatzea

Lehen mailako aurretiko eta ondorengoei, ezkontideari edo izatezko bikotekideari hobaria ematen zaie.

Betebeharrak

2014ko apirilaren 1etik aurrera izandako heriotzak:

  • Diru sarrera gordinak tarte hauetakoren batean badaude.
  • Erositako ondasuna ondorengoaren ohiko etxebizitza bada.
Tarteak
Hobariaren ehunekoa Diru sarrerak
% 95 27.200,00 euro arte
% 75 37.200,00 euro arte
% 50 47.200,00 euro arte
% 10 Gainerako diru sarrerak

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria
  • Errenta aitorpenaren kopia
  • 2025ean izandako heriotzen kasuan, 2023ko errenta aitorpena aurkeztu behar da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.