Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak

Hobariak obra lizentziarako eskabidea aurkezten den unean eskatu behar dira, edo likidazioa jasotzen denean (egindako likidazioa jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean). Hobari horiek ezin dira aldi berean aplikatu.

impreso pdf Eskabide orria

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
Posta elektronikoz

Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea

Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeagatik zerga-kuotaren % 32ko hobaria aplikatuko da.

Eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko egiten diren lanengatik

EOIZren % 78ko hobaria aplikatuko da eraikinak egokitzeko egiten diren obretan, baldin eta irisgarritasun-zailtasunak dituzten pertsona taldeei bertara sartzea edo bertan bizitzea errazten bazaie horrekin, dela igogailuak instalatuz, dela ate eta sarrerak edo antzekoak aldatuz.

Etxebizitzetan lanak egiteagatik (errentaren arabera)

%78ko hobaria aplikatuko da obretarako eta etxebizitzetako instalazioetarako etxebizitzaren jabearen edo esleipendunaren errentak kopuru hauek gainditzen ez dituenean:

Errentak
Familiako kide kopurua Gehienezko errenta
1 y 2 14.508,31 €
3 16.521,14 €
4 18.273,90 €
5 19.710,03 €
6 20.818,22 €
7 21.994,26 €
8 23.091,15 €
9 25.400,26 €
10 27.940,30 €
11 30.734,32 €
12 33.807,76 €

Hobari hau zuzen aplikatzeko, guraso edo tutoreek eta etxean bizi diren emantzipatu gabeko adin txikiko seme-alabek osatzen dutena joko da familiako kideen kopurutzat. Baldin eta familiako kideek PFEZaren banako aitorpena egitea erabakitzen badute, familiako kide horien banako oinarri eta kuotak batuz aterako dira zerga oinarria eta kuota likidoa.

65 urtetik gorako pertsonentzako egokitze lanengatik

% 85 eta % 90 arteko hobaria aplikatuko da EIOZren kuotan, diru-sarreren arabera:

  • Urteko errentak urtean 18.000 eurotik gorakoak ez badira: % 85.
  • Urteko errentak urtean 8.000 eurotik gorakoak ez badira: % 90.

Etxebizitzaren jabe diren 65 urtetik gorako pertsonen bizigarritasun baldintzak hobetzea eta etxebizitza egokitzea (bainugela eta bizigarritasuna oro har) izango dute helburu egindako lanek.

Eragiketa- bolumena-Ekonomi Jardueren gaineko Zergan milioi bat eurotik behereakoa duten.

Hori zehazteko ezartzen diren jarraibideen arabera- milioi bat eurotik beherakoa duten ekonomia jarduerek ehuneko 30eko hobaria izango dute, enpresa txiki eta ertainak babesteko irizpideen ildotik.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak udalerriko ikastetxeetan egiten dituen egokitze lanengatik

Araudia nahikoa gaituz gero, %95eko hobaria emango da zergaren kuotan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak udalerriko ikastetxeetan egiten dituen eraikuntza, instalazio eta egokitzapen eta/edo eraikuntza obretan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: