Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa) - Ordaindu beharrekoa

Kuotaren kalkuloa

Edozein kalkulu egiten hasi aurretik, ondasunaren balioa handitu den zehazten da, erosketa-balioa eta besterentze-balioa alderatuz, jabetza besterentzea nahiz eskubide errealak eratu edo besterentzea zergapetzen duten zergei dagozkienetarako (Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga).

Honela (begiratu adibidea) kalkulatzen da zerga honen kuota:

  • Lurzoruaren katastro-balioa, aurreko eskualdatze-datatik gaur egungo eskualdatze-datara arte (gehienez 20 urte) igarotako urte-kopuruarekin biderkatzea.
  • bider urteko ehunekoa.
  • bider zerga tasa (% 30).
  • ken hobariak.

Kalkuluaren simulazioa egin diezazutela eskatzeko:

Gainbalioa kalkulatzea (adibidea):
  • 42.000 euro (lurzoruaren katastro balioa, 2020ko urtarrilaren 1ean).
  • x 6 urte (eroste data: 2014/01/01; eskualdatze data: 2020/01/31).
  • x % 3,13 (urteko ehunekoa, 6 urteko aldirako, ondoko taularen arabera).
  • x % 30 (2020ko zerga tasa).
  • Ordaindu beharreko kuota: 2.366,28 euro (higiezinaren % 100 eskualdatzen bada).

Zerga-tasa: % 30

Urteko ehunekoa
Urteko ehunekoa
Aldia Urteko ehunekoa
1. urtetik 5.era 3,70
10. urtera arte 3,13
15. urtera arte 2,53
20. urtera arte 2,22

Hobariak

Heriotzagatiko eskualdatzeetan (jaraunspenak) hobaria eska daiteke.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: