Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko ohiko galderak (garai bateko gainbalioa)
Zer da Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga? Gainbalioa bezalakoa da?
Pertsona bat etxebizitza, areto edo lursail baten jabe izan den bitartean lurraren balioak izan duen gehikuntza zergapetzen du zerga horrek. Jabetza eskualdatzen denean (salerosketetan, jaraunspenetan, dohaintzetan) likidatzen da. Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga eta gainbalioa gauza bera dira. Lehen zerga hori arautzen zuen legerian gainbalioa zeritzon.
Nork ordaindu behar du Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa)?
- Salerosketa edo trukearen kasuan, higiezina eskualdatzen duenak ordaindu behar du zerga.
- Dohaintzetan, ondasunak jasotzen dituen pertsonak ordainduko du.
- Jaraunspenetan, jaraunsleek ordaindu behar dute.
- Titular bat baino gehiago dagoenean, jabe bakoitzari bidaliko zaio ordainagiria, jabetza ehunekoa eta dagokion kuota zehaztuta.
Jaso berri dut Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari dagokion ordainagiria, etxebizitza bat saltzeagatik. Ordainagiri bakarra da, ala etxebizitza saldu zuten gainerako jabeei ere kobratu behar diet dagokien zergaren zatia?
Jabe bakoitzari bidaltzen zaio ordainagiria, jabetza ehunekoa eta dagokion kuota zehaztuta. Gainerako jabeek ere dagokien ordainagiria jasoko dute.
Nola kalkulatzen da Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari dagokion kuota?
Zerga-oinarri × zerga-tasa eginez kalkulatzen da kuota.
Lurzoruaren balioa × sortze-aldiaren arabera dagokion koefizientea eginez zehaztuko da zerga-oinarria.
Balio-gehikuntzaren zenbatekoa aurreko paragrafoan adierazitako eragiketatik ateratzen den zerga-oinarria baino txikiagoa bada, balio-gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga-oinarritzat.
Ordaindu beharreko zenbatekoari buruzko informazioa

Etxebizitza saltzekotan gaude, eta jakin nahi genuke zenbat ordaindu beharko dugun gainbalioa dela eta.
Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa) dela eta ordaindu beharreko kuota zein den jakiteko, Zerga Kudeaketarako Zerbitzura joan zaitezke, edo haiekin harremanetan jarri, telefonoz (945 16 11 32) edo posta elektronikoz (hacienda@vitoria-gasteiz.org)
Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:
- 010 telefonoaren bidez (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero)
- San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren Kalea, 25 - beheko solairua)

Senitarteko baten heriotzaren ondoriozko jaraunspena tramitatzen ari gara, eta jakin nahi genuke zenbat ordaindu beharko dugun gainbalioa dela eta.
Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa) dela eta ordaindu beharreko kuota zein den jakiteko, Zerga Kudeaketarako Zerbitzuaren bulegora joan zaitezke, edo haiekin harremanetan jarri, telefonoz (945 161 132) edo posta elektronikoz (hacienda@vitoria-gasteiz.org)
Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:
- 010 telefonoaren bidez (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero)
- San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - beheko solairua)

Zein epe dut higiezinen eskualdaketen aitorpenak aurkezteko?
Subjektu pasiboek zerga ezartzen zaien ondasunekin lotutako altak edo aldaketak aitortu behar dituzte Gasteizko Udalean. Eraikuntza berriak badira, aitorpena aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, hori aurkezteko betebeharra sortu duen ekintza gertatzen den egunaren biharamunetik hasita. Salerosketa eta antzekoetan, epea hogeita hamar egunekoa izango da. Heriotzen ondoriozko eskualdaketetan (jaraunspenak) sei hilabetekoa da epea, eta urtebetera luzatu daiteke jaraunsleek eskatzen badute.
Zein aitorpen -Gasteizko Udalak emandako eredu normalizatua- eta agiri aurkeztu behar dira?
Eraikuntza berrien kasuan, alta eman beharko da, eta beharrezkoa bada, eraiki den lurzoruaren baja. Erantsi beharreko agiriak:
Ondasun higiezin baten salerosketa bidezko eskualdaketetarako, agiri hauek aurkeztu behar dituzte erosle zein saltzaileek: erosleak, alta aitorpena; saltzaileak, baja aitorpena, zeinean datu hauek adieraziko baitira: eroslearen izena eta helbidea, ondasunen mugak eta kokapena, eskualdaketaren data eta zein kontzepturengatik egiten den. Erantsi beharreko agiriak:
Heriotzaren ondoriozko eskualdaketetan, jaraunsleak alta eta baja aitorpenak egin beharko ditu. Jaraunspenen kasuan erantsi beharreko agiriak:
Jaso gabeko edo banatu gabeko jaraunspenen kasuan erantsi beharreko agiriak (agiri pribatuak onartzen dira):
- Obra amaierako ziurtagiria.
- Obra berriaren eta zatiketa horizontalaren eskritura.
Ondasun higiezin baten salerosketa bidezko eskualdaketetarako, agiri hauek aurkeztu behar dituzte erosle zein saltzaileek: erosleak, alta aitorpena; saltzaileak, baja aitorpena, zeinean datu hauek adieraziko baitira: eroslearen izena eta helbidea, ondasunen mugak eta kokapena, eskualdaketaren data eta zein kontzepturengatik egiten den. Erantsi beharreko agiriak:
- Saltzailearen zein eroslearen nortasun agirien kopia.
- Salerosketa eskrituraren kopia.
- Jatorrizko salerosketa eskritura, zigilatzeko.
- Arabako Foru Aldundiaren Higiezinen Katastroko agiriaren kopia.
- Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Heriotzaren ondoriozko eskualdaketetan, jaraunsleak alta eta baja aitorpenak egin beharko ditu. Jaraunspenen kasuan erantsi beharreko agiriak:
- Jaraunspenaren banaketa onesteko eskrituraren kopia.
- Jaraunsleen nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Eredu ofizialaren araberako aitorpena.
- Familiaren etxean bizi diren oinordekoen errentaren / diru-sarreren aitorpenaren kopia (heriotzaren aurreko urtekoa).
- Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Jaso gabeko edo banatu gabeko jaraunspenen kasuan erantsi beharreko agiriak (agiri pribatuak onartzen dira):
- Jabetza eskrituraren kopia (salerosketa/jaraunspena).
- Azken nahien ziurtagiria.
- Testamentuaren kopia (halakorik bada).
- Familia-liburuaren kopia.
- Heriotza-ziurtagiria.
- Jaraunsleen nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Familiaren etxean bizi diren oinordekoen errentaren / diru-sarreren aitorpenaren kopia (heriotzaren aurreko urtekoa).
- Eredu ofizialaren araberako aitorpena.
- Aurreko jabe-agiriaren kopia, ondarearen balioa ikusteko.
Nola erabakitzen da lurzoruaren balio-gehikuntzarik izan den ala ez?
Lurzoruak eskualdatu zenean zuen balioaren eta erostean zuenaren arteko aldea aintzat hartuta, eragiketa horiek sortutako gastuak eta zorpetzen dituzten zergak zenbatu gabe, eta igarotako denborarengatik inongo eguneratzerik egin gabe.
Ordaindu beharrekoa
Ordaindu beharrekoa
Non aurkez ditzaket zerga hau tramitatzeko beharrezkoak diren aitorpenak eta agiriak?
San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - beheko solairua)
Senitarteko bat hil zait eta neu naiz jaraunslea, baina oraindik ez da formalizatu jaraunspena onartzeko eskritura. Agiriren bat aurkeztu behar dut Gasteizko Udalean?
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzu (agiri pribatuak ere onartzen dira):
Aurkezteko epea:
Aurkezteko tokia: Zerga Kudeaketarako Zerbitzua:
Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:
- 010 telefonoaren bidez (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero)
- San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang margolariaren, 25 - beheko solairua)
- Jabetza eskrituraren kopia (salerosketa/jaraunspena).
- Azken nahien ziurtagiria.
- Testamentuaren kopia (halakorik bada).
- Familia-liburuaren kopia.
- Heriotza-ziurtagiria.
- Jaraunsleen nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Familiaren etxean bizi diren oinordekoen errentaren / diru-sarreren aitorpenaren kopia (heriotzaren aurreko urtekoa).
- Inprimaki ofiziala
- Titularrak
Aurkezteko epea:
- Sei hilabete heriotza egunetik aurrera.
- Aurkezteko epea urtebetera luzatzeko eska daiteke.
Aurkezteko tokia: Zerga Kudeaketarako Zerbitzua:
- Bulegoan bertan
- Faxez: 945 161 761.
- Posta elektronikoz: hacienda@vitoria-gasteiz.org.
Izapideak Zerga Kudeaketarako Zerbitzuan aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik:
- 010 telefonoaren bidez (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero)
- San Martineko bulegoetan (Teodoro Dublang margolariaren, 25 - beheko solairua)
Non eska ditzaket hobariak? Zein epe dago eskatzeko?
Hobariak eta salbuespenak tramitatzeko, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara, San Martineko Udal Bulegoetan jo dezakezu, edo posta elektroniko bat hacienda@vitoria-gasteiz.org helbidera (Zerga Kudeaketarako Zerbitzukoak biak). Hobariak hilabeteko epean eska daitezke, egindako likidazioa jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bidali didaten ordainagiriarekin ados ez banago non aurkez dezaket erreklamazioa?
Leku hauetan aurkeztu ahal duzu erreklamazio idazkia:
Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada
- Herritarrei laguntzeko bulegoak
- San Martineko Udal Bulegoetan
- E-postaz: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada
Erreklamatu arren ordaindu behar dut?
Bai. Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada.
Nolabaiteko gainordainik ordaindu beharra dago, egin beharreko zerga-aitorpenak epez kanpo aurkezteagatik?
Bai. Zerga-aitorpenak epez kanpo aurkezteak gainordainak sortzen ditu, zerga-kuotaren gainean aplikatu beharrekoak: % 5, baldin eta aitorpena aurkezteko ezarritako epea bukatu ondoko 6 hilabeteetan aurkezten bada; beste % 5eko berandutze-interesak, baldin eta aitorpena zazpigarren eta hamabigarren hilabeteen artean egiten bada; beste % 10eko berandutze-interesak, baldin eta aurkezteko epea bukatzen denetik hamabi hilabete igarotzen direlarik aurkezten bada.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.