Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Ordaindu beharrekoa
Zerga-oinarria bider zerga-tasa egitetik ateratzen dena izango da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.
Kuota = zerga oinarria x zerga tasa - hobariak
Zerga oinarria: Obraren egiazko eta benetako kostua da.
Zerga tasa: % 5.
Zergaren kudeaketa
Zerga bi likidazio eginez kudeatzen da:
Lehen likidazioa:
- Subjektu pasiboak obraren aurrekontua aurkeztu behar du, elkargo ofizialak oniritzia emanda, lan txikietarako izan ezik.
- Obra-lizentzia ematen denean lizentziaren titularrari igortzen zaio.
Bigarren likidazioa:
- Obra bukatu ondoren, 4 hilabeteko epean, subjektu pasiboak azken kostuari buruzko aitorpena aurkeztu behar du obra-bukaerako likidazioa egin dadin.
- Lana bukatutakoan lizentziaren titularrari igortzen zaio.
Izapidetzea
Ordaindu beharreko zenbatekoaren informazioa kontsultatzea:
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
- Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoz
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.