Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari (EIOZ) buruzko ohiko galderak
- Nork ordaindu behar du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
- Nola kalkulatzen da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
- Noiz aitortu behar dut obraren behin betiko kostua?
- Zer gertatzen da obraren kostua aldatu bada?
- Obra lizentziari uko egiten badiot, ordaindutako zenbatekoaren zati bat atzera jasotzeko eskubidea dut?
- 65 urtetik gorakoa naiz eta etxean lanak egin ditut dudan ezintasunera egokitzeko. Badut inolako hobaririk zergan?
- Nire etxeko atarian lanak egingo dituzte bertan bizi garenon irisgarritasuna hobetzeko (igogailua zero kotara jaistea). Badugu inolako hobaririk zergan?
- Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
- Etxean lanak egiteko asmoa dut. Badut inolako hobaririk zergan?
- Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
- 1. Nork ordaindu behar du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
- Obra lizentzia zein pertsona edo enpresaren izenean eskatzen den, horrek ordaindu behar du. Lizentziarik gabe egindako obrak badira, egiten dituen pertsonak edo enpresak.
- 2. Nola kalkulatzen da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga?
- Eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeak duen kostu osoari zerga-tasa aplikatuz kalkulatzen da zerga; % 5,00ekoa da.
- 3. Noiz aitortu behar dut obraren behin betiko kostua?
- Eraikuntza, instalazioa edo obra bukatu ondoren lau hilabeteko epean, subjektu pasiboak egindako eraikuntza, instalazioa edo obren azken kostuaren aitorpena aurkeztu beharko du, eta horren arabera egingo da zergaren behin betiko likidazioa.
- 4. Zer gertatzen da obraren kostua aldatu bada?
- Obraren benetako kostua aldatu egin bada aurretiaz adierazitako kostuaren aldean, likidazio berria egingo da, edo behar den diru-sarreren itzulketa tramitatuko
- 5. Obra lizentziari uko egiten badiot, ordaindutako zenbatekoaren zati bat atzera jasotzeko eskubidea dut?
- Lizentziaren titularrak obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, eta ukoa idatziz adierazten badu, Gasteizko Udalak egindako behin-behineko likidazioa itzuli edo baliogabetu egingo du
- 6. 65 urtetik gorakoa naiz eta etxean lanak egin ditut dudan ezintasunera egokitzeko. Badut inolako hobaririk zergan?
- % 85 eta % 90 arteko hobaria aplikatuko da, diru-sarreren arabera.
- Urteko errentak urtean 18.000 eurotik gorakoak ez badira: % 85.
- Urteko errentak urtean 8.000 eurotik gorakoak ez badira: % 90.
Etxebizitzaren jabe diren 65 urtetik gorako pertsonen bizigarritasun baldintzak hobetzea eta etxebizitza egokitzea (bainugela eta bizigarritasuna oro har) izango dute helburu egindako lanek. - 7. Nire etxeko atarian lanak egingo dituzte bertan bizi garenon irisgarritasuna hobetzeko (igogailua zero kotara jaistea). Badugu inolako hobaririk zergan?
- EIOZren kuotan % 78 hobaria aplikatuko da eraikinak egokitzeko egiten diren obretan, baldin eta irisgarritasun-zailtasunak dituzten pertsona taldeei bertara sartzea edo bertan bizitzea errazten bazaie horrekin. Komuna eta igogailuak instalatzeko, ate eta sarrerak edo antzekoak aldatzeko izan daitezke lanak.
- 8. Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
- Ordaintezko bideak kontsultatu.
- 9. Etxean lanak egiteko asmoa dut. Badut inolako hobaririk zergan?
- Hobariak eta salbuespenak - Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ)
- 10. Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria nahi badut edo ordainagiriren bat ordaindu gabe dudan jakin, nora jo dezaket?
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.