Udal zergak - Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ)
Gasteizko udalerrian eraikuntza, instalazio edo obraren bat egin behar denean, eta hori egiteko obra edo hirigintza lizentzia lortzea aginduzkoa bada, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) ordaindu beharra dago. Proiektuak handitu edo aldatuz gero, hasierako aurrekontuaren aldean kostuak izan duen hazkundea aitortu beharko da.
Lizentzia eskatu edo lana hasi ondoren, Udalak EIOZren behin-behineko likidazioa egiten du, aurreikusitako kostua aintzat hartuz. Lana bukatutakoan, zergaren behin betiko likidazioa egiten du, lanaren azken kostuaren arabera.
- Ordaindu beharrekoa
- EIOZ Obraren azken kostuaren aitorpena
- Hobariak eta salbuespenak
- Diru-sarrerak itzultzea
- Ordainketa
- Ohiko galderak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.