Vitoria-Gasteizko Udalak hiri garbiketa zerbitzua eskaintzen du hiria garbi mantentzeko objektiboarekin. Berariazko azpiegitura multzo batez osatuta dago, hiriko gune bakoitzera eta oinezkoen eremuen (kaleak, parkeak, lorategiak,pasealekuak...) beharretara egokituta.
Aldi berean, hainbat kanpaina egiten ditu herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko estrategia baten barruan, "hiri garbi batean bizitzea gustatzen zaigulako, eta hori guztion kontua da; horregatik, Gasteizko Udalak, garbiketa-zerbitzuarekin batera, keinu txiki guztiek garrantzia dutela gogorarazten digu".
Bide publikoko galtzadetan, oinezko guneetan, plazetan eta espaloietan dauden hondakinak kentzean datza. Lan hauek eskuzkoak edo mekanikoak izan daitezke. Ekorketa mekanikoan erabiltzen diren makinak, arraste edo hasperenketa dira eta hezetasun sistema bat dute hautsa kentzeko eta iragazki sistema bat botatzen den airea garbitzeko.
Galtzada, pasealeku,oinezkoen gune eta espaloien garbiketa da. Kasu batzuetan, eskuzko baldeoa egiten da, presiopeko urarekin eta mahukekin eta beste batzuetan, presiopeko ura botatzen duten emari altuko ibilgailu bereziak erabiltzen dira, horrela hondakinak zintarrietara mugituko dira, gero, dagozkion garbiketa taldea bildu dezan.
Azkenik, garbiketa trinkoa egiteko, ur hotza edo beroa eta detergentea erabiltzen duten makinak erabiltzen dira urez garbitzeko.
Grafitiaren Bulego Birtuala hirian egindako pintada bandalikoak erabat kontrolatzeko eta ezabatzeko tresna bat da.
Bide publikoan zein titulartasun pribatuko higiezinetan egindako pintadak garbitzen dira. Bi garbiketa-sistema erabiltzen dira: pintaden gaineko inprimaketa edo hauen ezabapena. Bata edo bestearen erabileraren erabakia pintadak egin diren euskarriaren ezaugarrietan oinarritzen da eta sistema baten edo bestaren erabilera duen arriskuan.
Zerbitzu honek mota guztietako orbanak (olioa,pintura,gasolioa...) garbitzen ditu. Garbiketa zerbitzuak aldizka egiten dira, bai orbanen jatorria zorizko eta ustekabeko modu batean ematen direlako, bai orbanen dentsitatea ez duelako behar etengabeko lana.
Lan hauek horretarako diseinatu diren makinekin egiten dira, presiopeko ur hotz edo beroa botatzen dute, detergentearekin beharrezkoa denean.
Uraren jaurtiketan datza, baliabide mekanikoak erabiliz, galtzadetan udaldeko garaietan eta arratsaldeko ordutegian. Horrela galtzaden gehiegizko beroketa saihesten da.
Hostoen bilketa udazken garaian egiten da, eta zerbitzuak behar duenean, baliabide tekniko eta gizatiar aproposak erabiltzen dira hirian pilatzen diren hostoen kopurua zein den kontutan hartuz. Helburu horretarako putzegileak, ekortzeko makinak eta arrasteluak erabiltzen dira.
Hiriko auzoko estolden, espaloien, galtzaden, olio eta erregai orbanen eta gune berdeen garbiketa sakona eta zehatza.
Hirian banatutako parke eta berdeguneak eta udalaren titulartasuneko haurrentzako jolas-gunea garbitzeko eta baldintza higienikoetan mantentzeko egin beharreko lanak dira.
Vitoria-Gasteizko kontainerrak aldizka garbitu, desinfektatu eta lurrintzen dira, horrela usaina askatzea saihesten da eta denda eta herritarrengan duen inpaktua txikitzen da. Garbiketa prozesua hurrengoa da:
Saneamendu-sarea garbitzea garbiketa- eta mantentze-lan guztietan datza, lurpeko hodiak eta hustubideak hirian izan daitekeen euri-ura husteko baldintza onetan daudela ziurtatzeko.
Lan mota asko egiten dira. Alde batetik, hondakin-urak garbitzen dira eta hustubideak libratzen dira. Hori funtsezkoa da ura husteko.
Bestalde, telebista bidezko ikuskapen-ekipamendu baten bidez, hiriko lurpeko eroanbideak zeharkatzen dira, haien egoera ebaluatuz eta xurgatze- eta bultzatze-ekipoen bidez garbituz.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.