KaldeArte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArte Gasteizera itzuli da 2024ko ekainaren 7tik 9ra. Kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren XVIII. edizioaren programak 31 konpainia eta 82 ikuskizun bildu ditu 3 egunetan zehar.

Edizio berriak jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izan ditu: jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema, Europa osoan arrakasta duten atzerriko ekoizpenen eta tokiko eta euskal kaleko sorkuntzaren arteko oreka, nagusiki edo soilik emakumeek osatutako konpainien protagonismo handia, euskarazko ikuskizunen presentzia handiagoa, ikuskizun eszeniko inklusiboak...

https://www.youtube.com/watch?v=ictcEUo2lsU(Beste leiho batean irekiko da)

Deskargatu egitaraua: Kaldearte 2024 – Egitaraua pdf

Open Kale-Euskadiko Kaleko Arteen jaialdien Sareko kide da KaldeArte:

Logo: Openkale

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.