Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioa - Prestakuntza - Lehen harremanetarako ikastaroa
Helburu hauek dituzte lehen harremanetarako ikastaroek:
- Begirune eta balio giro egokia sortzea dantzaren bidez ikaslearen alde artistikoa garatzeko.
- Gorputzaren adierazmenaz ohartzea.
- Erritmo eta mugimendu sentikortasuna garatzea.
- Gorputzaren energia adierazpide gisa erabiltzeko ahalmena esperimentatzea.
- Norberaren adierazmenarekiko konfiantza eta segurtasuna sustatzea.
- Dantzarako behar diren trebetasunak garatzea.
- Dantzarekiko interesa sustatzea adierazpide artistikoa den aldetik.
Ikasketa-plana
- 5 urtekoentzako lehen harremanetarako ikastaroa:
- Dantza: 45'
- 6 urtekoentzako lehen harremanetarako ikastaroa:
- Dantza: ordubete
Sartzeko baldintzak
Lehen harremanetarako ikastaroan sartzeko, umeek 5 edo 6 urte beteta izan behar dute, edo ikasturtean zehar bete.
Ez da aurretiazko ezagutzarik eskatzen.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.