Hobariak eta salbuespenak ibilgailuen zergan - Ibilgailu historikoak eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenak
Ibilgailu historikoen titularrek eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek % 90eko hobaria jasotzeko eskubidea dute ibilgailuen gaineko zergaren kuotan. Titularrak eskatu beharko dio hobaria Gasteizko Udalari, eskabide-orri honekin.
Betekizuna
Ibilgailu historikoa: Trafiko Buruzagitzak bere matrikulan historiako "H" letra esleitu diola.
Gutxienez 30 urte dituen ibilgailua: titularrak klub edo elkarte bateko kide izan behar du, ibilgailu klasikoak edo zaharrak zabaldu eta sustatzeko, eta ibilgailu hori inskribatuta egon behar da.
Baldintza horiek urtarrilaren 1ean bete beharko dira.
(30 urteko antzinatasuna: uztailaren 19ko 45/1989 Foru Arauaren aldakuntza, abenduaren 13ko 22/2019 Foru Araua dela medio).
Eskabidea egiteko epea
2023ko ekainaren 12ra arte. Epea igaro ondoren aurkezten diren eskabideek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
- Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektroniko bidezko izapidetzea
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.