Boluntariotzari buruz maiz egiten diren galderak
- Boluntario gisa elkarteren batean parte hartu nahi dut; non eskura dezaket dauden aukerei buruzko informazioa?
- Boluntario gisa lan egin behar dut elkarte batean; asegurua egin behar al didate?
- Zer eskubide eta betebehar ditut boluntario naizen aldetik?
- Zer egin behar dugu gure elkartean boluntarioak izateko?
- 1. Boluntario gisa elkarteren batean parte hartu nahi dut; non eskura dezaket dauden aukerei buruzko informazioa?
- Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuan boluntariotza egiteko aukerez informatzen zaituzte.
- 2. Boluntario gisa lan egin behar dut elkarte batean; asegurua egin behar al didate?
- Bai. Elkarteak, legez, aseguru bat kontratatu behar du boluntarioentzat, jardueraren garapenak hirugarren pertsonengan eragin ditzakeen kalteak edo galerak babesteko.
- 3. Zer eskubide eta betebehar ditut boluntario naizen aldetik?
- Euskal Herriko boluntarioen eskubideak eta betebeharrak ondoko legean zehaztuta daude: Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea.
- 4. Zer egin behar dugu gure elkartean boluntarioak izateko?
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda izan behar duzue, eta interes orokorreko programak edo proiektuak garatu behar dituzue. Prozesuko xehetasun guztiak web honen atal honetan kontsulta daitezke: boluntarioak elkarte batean sartzeko modua.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.