Ikerlan eta estatistikak - Aurkezpena
Hiriaren errealitatea eta bilakaera hobeto ezagutzeko agiri mota ezberdinak.
Informazioa modu ezberdinetan honako ataletan aurkezten da:
- Azterlanak eta txostenak: lan-merkatuarekin, enpleguarekin, demografiarekin, hirigintzarekin, jarduera ekonomikoarekin, hauteskunde-prozesuekin edo Gasteizko Udaleko Ikasketa Unitatearen lan-planeko beste edozein proiekturekin lotutako txostenak edo monografiak (pdf).
- Adierazle estatistiko munizipalak Gasteizko Udalaren erregistro administratiboetatik abiatuta eraikitako adierazle estatistikoen hautaketa bat eskaintzen du, kontsulten emaitzak hainbat formatutan deskargatzeko aukerarekin: irudia, pdf, power point, excel; Tableauren liburuan ere deskargatu ahal izango da aplikazio hori izanez gero.
- Auzoen araberako adierazleek aukera ematen dute udalaren administrazio-erregistroetatik abiatuta eraikitako eta hiriko auzo bakoitzari dagozkion adierazleak eskuratzeko, kontsulten emaitzak hainbat formatutan deskargatzeko aukerarekin: irudia, pdf, power point, excel; Tableauren liburuan ere deskargatu ahal izango da, aplikazio hori izanez gero.
- Gaikako bistaratzeak: datuekin, grafikoekin, mapekin, analisiekin edo definizioekin egindako proiektuak, udalaren beraren informaziotik edo kanpoko iturrietatik abiatuta, gaika taldekatuta: lurraldea, lurzoruaren erabilera, etxebizitza, biztanleria, ekonomia-ehuna, mugikortasuna eta garraioa, lan-merkatua, hauteskunde-prozesuak, jardueren eskaintza eta eskaria, udal-plantilla, etab. Hainbat formatutan deskarga daiteke: irudia, pdf, power point.
- Estatistikak gaika (Excel taulak 2020 baino lehenagoko estatistika-informazioarekin): adierazleak eta estatistika-serieak formatu estandarretan, gaika multzokatuta: lurraldea, lurzoruaren erabilera, etxebizitza, biztanleria, ekonomia-sarea, mugikortasuna eta garraioa, hauteskunde-prozesuak, jardueren udal-eskaintza, biltzarrak eta turismoa, udal-plantilla.
Lotutako informazioa
- Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoa - Memoriak, aldizkariak eta argitalpenak
- Gardentasuna - Udal-zerbitzuei buruzko inkestak eta txostenak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.