Urban Commerce, hiriko merkataritzari buruzko foroa

Urban Commerce

Urban Commerce ekimena 2006an sortu zen, Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatzearen aldeko apustua egin baitzuen, hiria merkataritza biziberritzeko politiken alorrean erreferentzia bihurtzeko asmoz, baita hiri merkataritzaren modernizatze eta berrikuntzarekin lotutako esperientziak trukatzeko ere.

Urban Commerce markaren pean 5 nazioarteko biltzar eta 11 jardunaldi tekniko antolatu dira 2006az geroztik. Foro horiek ospe handiko profesionalen bilgunea bihurtu dira, eta askotariko alorrak aztertzen dira: merkataritzarekin lotutako hirigintza, iraunkortasuna, marketina, kontsumo joera berriak, immigrazioaren fenomenoa merkataritzan, berrikuntza, teknologia aldaketek txikizkako merkataritzan duten eragina, irisgarritasun irtenbideak, merkataritza formatu berriak, eta abar.

Edizioak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.