Hezkuntza - Material didaktikoak

VITORIA-GASTEIZ HEZIKETARAKO ESPAZIO GISA programa 1991n hasi zen abian, Udaleko Hezkuntza Saileko Hezkuntza Zerbitzuetako lan-proiektu bat abiapuntu harturik. Proiektuan programa honi eman zaion definizioaren arabera, hiria EZAGUTZA XEDE, ikasteko LEKU eta AGENTE hezitzaile gisa baliatu ahal izateko udalak hezkuntza arloan egiten duen esku hartzea da.

Programaren edukia bat dator joera pedagogikoen ildoarekin; izan ere, gizartea identifikatu eta garatzeko baliabide gisa, ingurua ezagutzeari arreta gehiago eskaintzea eskatzen baitzuten. Hau izan da, alderdi kurrikularrari dagokionez, hezkuntza sistemaren azken berrikuntzan gehien zaindu den gaietakoa. VITORIA-GASTEIZ HEZIKETARAKO ESPAZIO GISA programan, ikastetxeen programazioaren eta jarduna burutzeko ingurune sozialaren arteko harremanak bultzatu nahi dira; hots, eskola eta hiriaren arteko elkarreraginezko dinamikoa sortu nahi da; horren bidez, erraztasunak emango baitzaizkie Vitoria-Gasteizko hiritarrei, gazteenetatik hasita, hiria ezagutu eta bizi dezaten.

Hiri batek funtzio hezitzailea beteko badu, ohiko funtzioez gain, ezinbestekoa du herritar guztien -gazteenetatik abiatuta- prestakuntza, sustapena eta garapena modu arduratsuan eta asmo betez bere gain hartzea (Hiri Hezitzaileen I. Biltzarra, Bartzelona, 1990). Ingurunean integratzeko aukera ematen duen egitura honek bi alderdi osagarri eskatzen ditu, Piageten terminologian: asimilazioa (ezagutu eta ulertzea) eta egokitzapena (egoera aldakorretara moldatzea).

Arrazoi hori dela eta, ezagutza baino gehiago, programa honetako edukien ulerkuntza bultzatu nahi da: hiriari buruzko hausnarketa sustatzea; kritikoa eta ikasleentzat esanguratsua den hausnarketa. Horrelako arloak aztertuko dira: hiria nolakoa den, nola dagoen antolatuta, nork egin duen eta nork egiten duen, zeintzuk diren hiritarra hiriko eragile izateko bide eta baldintzak ..... Heziketa ez formal honek historiaren lengoaia, kultura eta gertakari sozialak irakurri, interpretatu eta baloratzea izan behar du ardatz.

Orain arte Udalak Hezkuntza Sailaren bidez argitaratu dituen materialak ikastetxeetan banatu dira, liburu-euskarrian, Unitate Didaktikoen bilduma bailiran. Hala ere, material didaktikoaren ebaluaketan irakasleek egin diguten iradokizunei jarraiki, aurrerantzean, Hezkuntza Sailaren WEB orrian jarriko ditugu. Beraz, materialaren erabilera errazteaz gain, interesa izan dezaketen herritar eta internet erabiltzaile orok izango du eskuragarri.

Hiritarrek hezkuntza arloko agente aktiboak izan behar duten uste osoa dugu eta, uste horri leial jarraiki, hezkuntza arloko materiala eduki eta gure orriaren bidez partekatu nahi duten pertsona guztientzat dago irekita proiektua hau- irakaskuntza arloko jendea izan ala ez. Parte hartu nahi baduzue, jar zaitezte Udaleko Hezkuntza Sailarekin harremanetan (tel.: 945 161216) eta beharrezko informazio guztia jasoko duzue.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: