Vitoria-Gasteiz HHESen Hiri Koordinatzailea
Hiri Hezitzailea izatea hezkuntza jarduerak eskaintzen dituzten zerbitzuak edo departamentuak izatea baino gehiago da. Eredu berria da, eta eredu horretan hezkuntzak eskola gainditzen du, bai berori garatzen den denborari, bai espazioari dagokienez. Gure bizitzan, prozesu iraunkorra da hezkuntza, eta eragile sozializatzaile askok parte hartzen dute prozesu horretan.
Eredu berri honetan, hezkuntza-jardueraren esparru sozializatzailea ingurunea da, zentzu zabalenean. Ingurune horrek hezkuntza tipologia guztiak barne hartzen ditu, eta eduki eta aplikazioen aldetik konplexutasuna oso handia da. Prozesu horretan parte-hartzeak funtsezko zeregina betetzen du, eta aukera-berdintasunean eta norbanakoaren eta taldearen promozioan oinarritutako dimentsio globala hartzen du, honako balio hauetan oinarrituta: errespetua, elkartasuna edo gizarte-inklusioa. Laburbilduz, Hiri Hezitzaile bat eraikitzeko giro hezitzailea sortu behar da hirian.
Lotura interesgarriak
- Azaroak 30a, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna
- Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzaileen Estatu Sareen Hiri Koordinatzailea (HHES)
- Hiri Hezitzaileen Karta
- Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailearen hezkuntza-balioak
- Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea
- Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea
- Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren Plana Estrategikoa 2012
- Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren Plana Estrategikoa 2016-2022
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.