Dibulgazioa eta partaidetza - Ingurumen hezkuntzako jarduerak

Gasteizko CEAk, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, hamar urte baino gehiagoko ibilbidea jorratu du ingurumen hezkuntzako programa garatzen. Gasteizko Udalaren menpeko organoa da, eta adin tarte zabalera egokitutako gaiak lantzen ditu, beti ere garapen iraunkorrarekin zerikusia daukatenak.

Urtean zehar, eskaintza handitu eta dibertsifikatu egin da. Gaur egun, Tokiko Agenda 21an sartutako gai gehinekin lotutako ekimenak daude, hala nola natura eta bioaniztasuna, hondakinak, energia eta AMVISAk antolatutako urari buruzko erabateko programa.

Nabarmentzekoak dira, bestalde, Udaleko Hezkuntza Jarduerak programan sartutako ekintzak.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.