Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Lehen Hezkuntzarako igeriketa

Gorputz hezkuntza eta kirola

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola

Izena eman online

Azalpena

16 saioko ikastaroak igeri egiten ikasteko. Ohitze, flotazio, propultsio eta arnaste ariketa progresiboak. Goragoko mailetara egokitzea parte hartzen duten taldeen arabera.

Balioak

Nortasuna, barne hartzea, gizalegea, parte hartzea eta bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Hasiera maila abiapuntutzat hartuta, igeri egiten edo goragoko mailako igeriketa ikastea.
  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza.

Antolamendua.

  • Lekua: Gasteizko udal igerilekuak (Hegoalde GEkoa kenduta).
  • Egutegia: 2024-25ko gizarte-etxeetako jardueren egutegia (gizarte etxeko edo kiroldegiko kirol arduradunarekin adostutakoa).
  • Iraupena: 45 minutu.
  • Parte-hartzaile kopurua: ikastaro bakoitzeko 30 pertsona gehienez.
  • Garraioa: ez dago barne.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: izen-emate epea zabaldu baino lehen, ikastetxe bakoitzak bere inguruko gizarte-etxeko edo kiroldegiko kirol-arduradunarekin harremanetan jarri beharko du ikastaroa eskatzeko eta datak eta ordutegia adosteko. Behin horiek adostuta eta izen-emate epea irekita, webgunearen bidez izen-emate fitxa bete online.
  • Kirol Zerbitzuak ikastetxe bateko parte-hartzaileen kopurua mugatu ahalko du, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
  • Behar bereziak dituzten ikasleekin parte hartuz gero, hainbat urrats jarraitzea proposatzen dugu, jardueran parte hartzen dutenen inklusioa bermatzeko. Honako hauek alegia:Ikastetxeari dagokio adingabe horiek jardueran parte hartzearen bideragarritasuna baloratzeko ardura. Ikastetxeak, izena emateko unean, ikasle parte-hartzaileen premia bereziak zehaztuko ditu, oharren atalean.Arau orokor gisa, taldeak aurreikusitako begiraleekin berrantolatzea planteatuko da.Gomendatzen da irakasleek edo hezkuntzako langile laguntzaileek (PT edo hezitzailea) aktiboki parte hartzea jardueran: baita uretan ere, adingabearen ezaugarriek hala eskatzen badute.Aurreko neurriek parte-hartzaile guztiak sartzea bermatzen ez badute, Kirol Zerbitzuak aztertuko du monitore bat izatea, dibertsitate funtzional a duteneei laguntzeko, honako muga hauen barnean: aurrekontu eta langileen disponibilitatea. Laguntza-monitorearen figurak ez du inoiz monitore espezialistaren funtziorik beteko ezta banakako lana egingo ere, eta haren eginkizuna jarduera modu inklusiboan garatzen laguntzea izango da.
  • Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 186,85 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
  • Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
  • Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.

Informazioa

  • Antolatzailea: Kirol Zerbitzua

Lehen Hezkuntzarako Igeriketa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.