Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Bigarren Hezkuntzarako igeriketa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola
Azalpena
Igeriketa: hastapena edo goragoko mailak. Igeriketa hobetzea (iraupena, indarra eta abiadura) eta uretako kirol espezialitateen inguruko saioak.
Saioa | Edukiak |
---|---|
1 | Uretako trebetasunak: lerratzea, flotatzea eta lekuz aldatzea. |
2 | Crawl estiloa zuzentzea. |
3 | Bizkar estiloa zuzentzea. |
4 | Uretako trebetasunak: uretako kirolak. |
Balioak
Nortasuna, barne hartzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gizalegea, parte hartzea eta bizi-kalitatea.
Helburuak
- Uretako jarduera fisikoa ikasi eta hobetzea, ikasleen maila teknikoaren arabera.
- Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolamendua
- Lekua: Gasteizko udal igerilekuak (Hegoalde GEkoa kenduta).
- Egutegia: 2024-25ko gizarte-etxeetako jardueren egutegia (gizarte etxeko edo kiroldegiko kirol arduradunarekin adostutakoa).
- Iraupena: 45 minutu.
- Parte-hartzaile kopurua: ikastaro bakoitzeko 25 pertsona gehienez.
- Garraioa: ez dago barne.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: izen-emate epea zabaldu baino lehen, ikastetxe bakoitzak bere inguruko gizarte-etxeko edo kiroldegiko kirol-arduradunarekin harremanetan jarri beharko du ikastaroa eskatzeko eta datak eta ordutegia adosteko. Behin horiek adostuta eta izen-emate epea irekita, webgunearen bidez izen-emate fitxa bete eta bidaliko du.
- Kirol Zerbitzuak ikastetxe bateko parte-hartzaileen kopurua mugatu ahalko du, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
- Aurrekontuetan jasotakoak baino eskabide gehiago egonez gero, Kirol Zerbitzuak bertan behera utzi edo atzeratu ahal izango ditu dagoeneko adostuta dauden ikastaro batzuk. Kasu horretan, ikasturtearen hasieran emango litzateke horren berri.
- Behar bereziak dituzten ikasleekin parte hartuz gero, hainbat urrats jarraitzea proposatzen dugu, jardueran parte hartzen dutenen inklusioa bermatzeko. Honako hauek alegia:Ikastetxeari dagokio adingabe horiek jardueran parte hartzearen bideragarritasuna baloratzeko ardura. Ikastetxeak, izena emateko unean, ikasle parte-hartzaileen premia bereziak zehaztuko ditu, oharren atalean.Arau orokor gisa, taldeak aurreikusitako begiraleekin berrantolatzea planteatuko da.Gomendatzen da irakasleek edo hezkuntzako langile laguntzaileek (PT edo hezitzailea) aktiboki parte hartzea jardueran: baita uretan ere, adingabearen ezaugarriek hala eskatzen badute.Aurreko neurriek parte-hartzaile guztiak sartzea bermatzen ez badute, Kirol Zerbitzuak aztertuko du monitore bat izatea, dibertsitate funtzional a duteneei laguntzeko, honako muga hauen barnean: aurrekontu eta langileen disponibilitatea. Laguntza-monitorearen figurak ez du inoiz monitore espezialistaren funtziorik beteko ezta banakako lana egingo ere, eta haren eginkizuna jarduera modu inklusiboan garatzen laguntzea izango da.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 54,54 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
- Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
- Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
- Kontaktu orokorra:
- Telefonoa: 945 16 15 55
- Helbide elektronikoa: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.