Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Izotz gaineko kirolak nahasian
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola
Azalpena
Izotz gaineko kirol espezialitateak ezagutzea. Irristaketa artistikoa, abiadurakoa, hockeya eta kirol alternatiboak... irakatsi eta praktikatzea.
3 saioko ikastaroak.
Ikastaro hau beste urte batzuetan izotz gaineko patinajearen hastapen ikastaroa egin duten taldeek bakarrik egin dezakete.
Balioak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
- Kirol espezialitateak ohiko eskola ingurunetik kanpo praktikatzea, Gorputz Hezkuntzaren arloko curriculum helburuen barruan.
- Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, beste urte batzuetan izotz gaineko patinajearen hastapen ikastaroa egin dutenak.
Antolamendua
- Lekua: Baskoniaren Kirol Hiriko izotz-pista (BAKH)
- Izotz-pistako ikastaro kopurua, guztira: 66.
- Egutegia: 2024ko Azaroaren 04tik 2025eko Apirilaren 10era arte (3 egun jarraian egiten diren ikastaroak). Eskuragarri dauden datak
- Ordutegia: hasteko bi ordutegi izango dira: 9:30ean eta 11:00etan.
- Iraupena: 80 minutu / saioa.
- Parte-hartzaile kopurua: ikastaro bakoitzeko 45 pertsona gehienez.
- Garraioa: barne, hala eskatuz gero.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: Oharrak atalean idatzi KIROLAK NAHASIAN eta adierazi zikloa eta taldea.
- Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzekotan. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 164,63 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
Oharrak
- Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.
- Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.
- Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
- Kontaktua:
- Telefonoa: 945 16 15 55
- Helbide elektronikoa: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.